Albisteak
Gizartea
Erredakzioa
2009/11/06
Ricardo Blach patroiak Radio Euskadin azaldu duenez, tentsioa goraka doa eta hiru arrantzaleen egoera okertu egin da. Lehorreratutako bat euskal herritarra da eta beste biak galiziarrak.
Albisteak (4)
Ostegun goizean piratek lurrera eraman dituzten hiru tripulatzaileetako bat euskal herritarra da, eta beste biak galiziarrak, Ricardo Blach Alakrana euskal atunontziko patroiak Radio Euskadin baieztatu duenez.
Elkarrizketak bost minutuko iraupena izan du. Atunontzi barruan "tentsioa goraka" doala eta hiru egunen buruan mugimendurik ez baldin badago lehorreratutako hiru gizonak hil egingo dituztela esan dietela adierazi du Blachek, "eta hirunaka jarraituko dute, amaitu arte".
Bizi dituzten baldintzak azaldu ditu Blachek, ia urik gabe baitaude: "Janari nahikoa dugu, baina urik ez. Beraiek 30 dira eta guk 36, ura ez gastatzen saiatzen ari gara, baina itsaslapurrei berdin zaie, ahalik eta azkarren ura agortzea nahi dutela uste dut, horrela presio gehiago egin ahal izateko". Era berean, "gezurrik esan ez" dezan eskatu dio Alakrana-ko patroiak Espainiako Gobernuari.
Carme Chacon Defentsa ministroaren hitzetan, Espainiako Gobernuak "badaki" non dauden gaur goizean piratek lehorreratu dituzten Alakranako hiru tripulatzaileak. Chaconen arabera, "onik daude".
Gaur goizean ministerioen arteko Koordinazio Batzordearen bileraren ostean, Alakranako 33 tripulatzaileak onik daudela eta ontzia piratek eramandako tokian jarraitzenduela esan du Defentsako ministroak.
Indiako Ozeanoaren uretan Alakrana euskal ontzia bahituta daukaten piratek hiru arrantzale Somaliara eraman dituzte, Espainiako Gobernuko&' || 'nbsp;Defentsa Ministerioak baieztatu duenez.
Maria Angeles Jimenezek, Gaizka Iturbe tripulatzailearen emazteak, Radio Euskadiri azaldu dionez, piratek esan dute arrantzale guztiak banan-banan jaitsiko dituztela lehorrera Espainian kartzelatuta dauden bi kideak askatu ezean.
Defentsa Ministerioaren iturriek zehaztu dute sendi horiek herrialdeko hegoaldean bizi direla, eta euskal atunontzia iparraldean dagoela ainguratuta.
Jimenezek azaldu du senarrak 09:25ean deitu diola, eta tripulatzaile guztiak "laguntza eskaera" egiten ari direla haien senideei.
"Laztana, entzun. Hiru tripulatzaile lurrera eraman berri dituzte, eta denak eramango gaituzte Espainian dauden bi piratak haien senideen esku uzten ez badituzte. Gobernua beste alde batera begiratzen ari da. Egin zarata. Egin borroka, egin borroka, egin borroka. Ez utzi ni bakarrik", esan du arrantzaleak. 45 urteko gizonezkoak ez zekien nortzuk ziren aipatu hiru gizonak, ezta nora eraman dituzten ere, bakartuta baitituzte.
Kritikak Espainiako Gobernuari
Maria Angeles Jimenezen hitzetan, Espainiako Gobernuak "gezurra" esan die hasieratik "senideei, iritzi publikoari eta herrialde osoari".
"Gobernuak hanka sartu du hasieratik, Espainia osoak jakin dezala. Ez dezala gezur gehiagorik esan. Ez dezala 36 tripulatzaileen bizitzarekin jokatu", salatu du Radio Euskadin.
"Gure senarrak bizirik eta onik nahi ditugu. Hollywoodeko film txarrenetan ere ez da gertatzen haien uretan bi pirata atxilotzea eta ''bi ditugu'' esatea haiek 36 dituzten bitartean", gaineratu du.
Piratek Espainiako gerraontzi bati eraso dioteEspainiako Arrantza Konfederazioaren (CEPESCA) iturrien arabera, euskal atunontziaren bahitzaileek airera tiro egin dute eta granada bat jaurti dute Espainiako gerraontzi baten aurka, baina ontzia behatzen ari diren militarrak eta negoziatzaileak ez dira ohartu.
Hori dela eta, piratek senideekin hitz egitera behartu dituzte tripulatzaileak, egoeraren berri emateko.
Gobernuak lasaitasuna eskatu eta larrialdiko bilera deitu du
Espainiako Gobernuak esan du bere eskuan dagoen guztia egiten ari dela, eta "lasaitasuna" eskatu die arrantzaleen senideei.
Kongresuan egindako adierazpenetan, Maria Teresa Fernandez de laVegaGobernuko lehen presidenteordeak bahiketa "laster" amaitzeaesperoduela adierazi du.
Bere aldetik, Xabier Legarreta Bermeoko alkatearen hitzetan, "arrantzaleak etxera bueltatzea da lehentasuna". Gaur tripulatzaileen herrietako alkateak Pilar Unzalurekin bildu dira, horren ostean egin ditu adierazpenok Legarretak.Era berean, Elena Espinosa Ingurugiro ministroa EAEra etorri da eta arratsaldean Patxi Lopez lehendakariarekin bildu da.
Bien bitartean, atunontzien bi elkarte nagusiek (ANABAC eta OPAGAC) bilera egin dute gaur goizean Constantino Mendez Defentsako estatu idazkariarekin, gertatutakoa aztertzeko.
Bi piratak
Bahitzaileek askatzea exijitzen duten bi piratak, Abdu Willy eta Raage geesey hain zuzen ere, Espainiako Armadak atxilotu zituen Somaliako kostaldetik gertu, euskal arrantza-ontziak bi egun bahituta zeramatzanean.
Baltasar Garzonek espainiaratzea agindu zuen, legez kanpoko elkarte bateko kide izatea, 36 bahiketa delitu, indarkeriaz lapurreta egitea eta armak edukitzea egotzita.
Raage geesey urriaren 13an kartzelatu zuten, eta Abdu Willy atzo, azterketa mediko batek adin nagusikoa dela egiaztatu eta gero.
Negoziatzen jarraitzeko biak askatzea bahitzaileen baldintza dela urriaren 12tik dago argi. Egun horretan, Abdi Mohamed izeneko pirata batek ohartarazi zuen atxiloketek moteldu egingo dutela ontzia askatzeko prozesua. "Nahitaezkoa da gure lagunak aske uztea ontzia askatzea negoziatzen hasteko", nabarmendu zuen.
35 egun bahituta
Alakrana euskal atunontzia urriaren 2an bahitu zuten Indiako Ozeanoan, hots, beste bahiketa saiakera batetik ihes egin eta hilabetera.
Ontzian 36 tripulatzaile daude: 7 Euskadikoak, 9 Galiziakoak, 2 Malaysiakoak, 3 Senegalekoak, 4 Ghanakoak, 2 Boli Kostakoak, 8 Indonesiakoak eta Seychelleetako bat.
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/14
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
18:00 2012/05/14
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/15
Joera
Asteazkena 16
Osteguna 17
Ostirala 18
Larunbata 19
Igandea 20
Astelehena 21
Ikusiena
Vídeo de los concursantes poniendo verde a Julian | El Conquis 2012
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Hasta dónde se llega por comida
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Lobo teme a los gorilas
Vídeo Navarra directo | Más de 1500 personas en el Lip Dub de Huarte
Video de Euskadi Directo | Una obra sin acabar en la puerta de casa
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo de los colaboradores de El Conquis 2012 comiendo bichos
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
'Vaya Semanita, Cambio Radical': Nekane Amaya, la gitana abertzale
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Entrevista a Pello Salaburu e Iñigo Domínguez | Audio Boulevard
Getaria irabazle Google sketch up! Mundu osorako lehiaketan | Audioa
Iñaki Cerrajería: 'Mi barba es como un sobaco; como un chocho despeinado'
Ganbara 15/05: Con Carlos Carnicero, Iñaki Iriondo y Ramírez Escudero
José Manuel Esnal 'Mané': 'En la mili servía bromuro en las comidas'
"Apocalipsis: bancos que se nacionalizan, reyes que piden disculpas..."
Entrevista a Juan Ignacio Crespo, analista financiero | Audio Ganbara
'Zero Zabor sistema ezinbestekoa da: ez da aukera kontua' | Audioa
Video de Euskadi Directo | Una obra sin acabar en la puerta de casa
Video de Euskadi Directo | Un 20% de descuento para los parados
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de Google Model Your Town | Getaria, finalista del concurso
Funeral en Armentia de Juan Mari Urdangarín, padre de Iñaki Urdangarin
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo de cocina | Robin Food y Aitor Basabe preparan pulpo guisado
Vídeo de cocina | Ensalada de tiburones con langostinos | Robin Food
Vídeo de cocina | Patatas con bacalao, con Robin Food y Aitor Basabe
Vídeo del triunfo de Joaquim Rodríguez en Asís | Vídeo del Giro Italia
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Video con todos los goles del Athletic en la UEFA Europa League
Declaraciones del jugador del Betis Beñat | Jugará con la selección española
Vídeo del triunfo de Ventoso en la novena etapa del Giro de Italia
Vídeo del triunfo de Pozzovivo en la etapa 8 del Giro de Italia 2012
Vídeo: Final Europa League Athletic | Bucarest, la leyenda del león
Vídeo del Athletic en la Final Liga Europa 2012 | Bucarest, rojiblanca
Bideoa Athletic | Doctor Deseo eta The Uski'sen kontzertua San Mamesen
Entrenamiento del Athletic en Lezama | Declaraciones De Marcos
Vídeo de Mikel Aranburu que se retira del fútbol | Real Sociedad
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Vídeo de Madonna | Kalakan participará en la gira mundial de Madonna
Mikel Urdangarin: 'Martxa baten lehen notak' abestiaren bideoklipa
Bideoa Athletic | Doctor Deseo eta The Uski'sen kontzertua San Mamesen
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
Kantuan saioko bideoa | Zuriñe Hidalgo, Andar Conmigo abesten
Lokaleroak Gernika, Gasteiz eta Barakaldoko lokaletan izango da gaur
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Iñigo eta Zuriñe, Hey baby qué pasó abesten
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Thriller abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Sara Azurza I will always love you abesten
Bideoa | Lokaleroak: hainbat galdera erantzun dituzte lokaleroek
© EITB - 2012 - Lege Oharra