Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Espinosarekin bildu ostean

Atxilotutako piratak Somaliara itzultzea eskatu du Lopezek

Erredakzioa

2009/11/05

Bestalde, Elena Espinosa Arrantza ministroa Alakrana-ko euskal arrantzaleen zenbait senitartekorekin bildu da gauean, Espainiako Gobernuak Bilbon duen Ordezkariordetzan.

Alakrana atunontzia bahitzeagatik atxilotutako bi itsaslapurrak Somaliara edo Kenya bezalako gertuko herrialde batera itzultzea azter dezaten eskatu die gaur Patxi Lopez lehendakariak agintari judizialei, bertan epaitu ditzaten. Era berean, lehorreratutako hiru arrantzaleak non diren badakitela eta onik daudela adierazi du.

Elena Espinosa Arrantza ministroarekin Gasteizen bildu ostean egin ditu adierazpenak Lopezek. Izan ere, bahitutako ontzitik hiru arrantzale atera eta lehorrera eraman dituzte itsaslapurrek. Gainera, atxilotutako bi piratak askatu ezean, hiru arrantzale horiek hil egingo dituztela mehatxu egin dute.

Lehorreratutako hiru arrantzaleak "non dauden eta onik" daudela badakitela baieztatu dio Espainiako Gobernuak, lehendakariaren hitzetan. "Onik daude, gainerako tripulatzaileak bezala", erantsi du.

Era berean, bi itsaslapurrak Somaliara edo gertuko beste Estatu batera itzultzea azter dezaten eskatu die Lopezek agintari judizialei, beti ere "legedia errespetatuz". "Tripulazioa arriskuan jartzen duen ezer ez egitea eskatu dut", gaineratu du.

Negoziaketetan aurrera egiteko lanean ari direla azpimarratu du lehendakariak, guztia "pertsonen segurtasuna bermatuz".

Espinosa senitartekoekin bildu da

Bestalde, Arrantza ministroa atunontziko euskal arrantzaleen zenbait senitartekorekin bildu da gauean, Espainiako Gobernuak Bilbon duen Ordezkariordetzan.





webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa