Albisteak

Gizartea

Gizartea

Donostia

Mozkortuta, kontrako noranzkoan eta gidabaimenik gabe

Erredakzioa

2009/11/06

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du goizaldean kontrako noranzkoan zihoalako, mozkortuta eta gidatzeko baimenik gabe.

Mozkortuta, kontrako noranzkoan eta gidabaimenik gabe gidatzen ari zen gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak goizaldean Donostian. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ebazpen judizial baten ondorioz kendu zioten gidatzeko baimena.

Goizaldeko 02:00ak baino apur bat lehenago, kalez jantzitako ertzain batzuk ohartu dira BMW batek debekatutako bira bat eman duela Nafarroa etorbidean eta zati bat noranzko kontrakoan egin duela. Gainera, zenbait unetan sigi-saga eginez joan da, zebrabide baten geratu den arte.

Orduan agenteek alkoholemia-froga egin diote eta edanda zegoela egiaztatu dute. Gidabaimena erretiratuta zuela ohartu direnean atxilotu egin dute 59 urteko gizona.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa