Albisteak
Gizartea
Erredakzioa
2009/11/06
Constantino Mendez Defentsako estatu idazkariak ohartarazi du Espainian kartzelatuta dauden bi piratak Justiziaren esku daudela eta hori ez dela "negoziagarria".
Constantino Mendez Defentsako estatu idazkariak ez du baztertzen operazio militarra egitea Alakrana euskal atunontzia askatzeko, "ez baita ezer baztertu behar".
"Noski, Armadak balizko operazio guztiak aztertu eta kalkulatu ditu, badaezpada abiatu behar dituen", gaineratu du.
RNEn egindako elkarrizketan, Mendezek esan du "jurisdikzioari buruzko gaiak" eztabaidagai har daitezkeela, baina Espainian kartzelatuta dauden bi piratak Justiziaren esku daudela, "eta hori ez da negoziagarria".
"Zuzenbidea ez da matematika, eta beraz, hari buruz iritzia eman daiteke", esan du, Patxi Lopez lehendakariak aipatu bi piratak Somalian edo Kenyan epaitzea eskatu eta gero.
Estatu idazkariak ziurtatu du Somaliara eraman dituzten hiru arrantzaleak "onik" daudela, eta Defentsa Ministerioak jakin badakiela non dauzkaten.
Bere esanetan, Gobernuak uste du piratek "dramatismoa eta nahasmena" sortu nahi dutela.
Senideek piratei ez esarotzea eskatu dute
Beren aldetik, tripulatzaileen senideek piratei eraso ez egitea erregutu diote Gobernuari.
Bermeon (Bizkaia) eskainitako prentsaurrekoan, senideek adierazpen bat irakurri dute, eta berehala neurriak hartzeko eskatu diete, 36 tripulatzaileak "lehenbaileen" etxean egon ahal izateko.
"Gure senarrak etxean daudenean haien artean (erakundeen eta alderdien artean) borroka egin dezatela nahi badute, baina orain ez dezatela auzia politizatu", nabarmendu du Maria Angeles Jimenezek, Gaizka Iturbe arrantzalearen emazteak.
Mendezen hitzak hitz, Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak adierazi du "oinarri legala" badagoela kartzelatutako bi piratak Somaliara edo inguru hartako beste herrialde batera eraman ahal izateko.
Horren ildotik, ETBn egindako elkarrizketa batean, Azkuek gogorarazi du Botere Judizialaren Lege Organikoa erreformatu berri dutela, jurisdikzio unibertsalaren printzipioak biktima espainiarrak edo delituaren egileak Espainian dauden kasuetan baino ez erabiltzeko Auzitegi Nazionalean.
Halaber, sailburuordeak argudiatu du Espainiak akordioa sinatu zuela maiatzean Kenyarekin, eta horren ondorioz Armadak atxilotutako zazpi pirata somaliar herrialde hartara bidali zituztela.
Lehendakariak "bere esku dagoen guztia" egitea promestu du
Patxi Lopez lehendakariak "bere esku dagoen guztia" egitea agindu du gaur tripulatzaile guztiak "lehenbailehen" askatu ahal izateko, baina betiere haien "segurtasuna" bermatuta.
Lehendakariak "elkartasun" hitzak igorri dizkie arrantzaleen senideei Eusko Legebiltzarreko kontrol saioari hasiera emateko, eta tripulatzaileak askatzea euren "lehentasuna" dela esan du.
Hiru arrantzale lurrera eraman zituzten
Bien bitartean, gizartean kezka da nagusi Alakranari buruzko albisteen zain, eta arrantzaleen sendiak lur jota daude, itsas-lapurrek banan-banan hil egingo dituztela mehatxu egin zutelako, Auzitegi Nazionalak kartzelatutako bi piratak askatu ezean.
Bermeoko atunontziaren egoera atzo goizean okertu zen gehien, piraten buruak itsasontzian sartu eta tripulazioko hiru kide, bat euskal herritarra eta besteak galiziarrak, Somaliako lurrera eraman zituztenean.
Hiru horietatik, Manuel Antonio Perez Fernandez Boiroko (Galizia) arrantzalearen izena bakarrik zabaldu da, Xose Deira herri horretako alkateak baieztatu duenez.
"Bi piratak askatu ezean, hil egingo dituzte hiru egun barru"
Piraten mehatxuak larritu egin ziren atzo arratsaldean. Ricardo Blach atunontziaren patroiak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan adierazi zuenez, hiru egun barru piratak askatzen ez bazituzte arrantzaleak hil egingo zituztela ohartarazi zieten piratek.
Blachek esan zuen oso txarra dela oraintxe ontzian duten egoera: "Janari nahikoa dugu, baina urik ez". Gainera, Espainiako Gobernuari "gezurrik ez" esateko eskatu dio.
Erreskatearen ordainketa adostuta egon liteke
Badirudi kartzelatutako piraten kontuak oztopatzen duela soilik atunontzia askatzeko prozesua, izan ere, erreskatearen ordainketa adostuta egon liteke.
Horixe ondoriozta daiteke patroiaren hitzetatik: "Diruaren arazoa konponduta dago, baina bi horiek (piratak) askatzea nahi dute".
"Etortzen direnean, adostuta dagoen diruarekin, biak etorriko dira, dirua etorriko da, eta guk alde egingo dugu".
36 egun bahitutaBermeon portua duen Alakrana urriaren 2an bahitu zuten piratek Indiako Ozeanoko nazioarteko uretan, bahiketa saiakera batetik alde egitea lortu eta hilabetera.
Euskal atunontzi bat bahitzen duten bigarren aldia da, izan ere, 2008ko apirilaren 20an Playa de Bakio ontzia bahitu zuten, baina sei egunera aske geratu ziren tripulazioko kideak.
Zehazki, Alakranaren tripulazioa 7 euskal arrantzalek, 9 galiziarrek, 2 malaisiarrek, 3 senegaldarrek, Ghanako 4 herritarrek, Marfil Kostako 2 herritarreko, Seychelleseko beste batek eta 8 indonesiarrek osatzen dute.
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/14
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
18:00 2012/05/14
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/15
Joera
Asteazkena 16
Osteguna 17
Ostirala 18
Larunbata 19
Igandea 20
Astelehena 21
Ikusiena
Vídeo de los concursantes poniendo verde a Julian | El Conquis 2012
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Hasta dónde se llega por comida
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Lobo teme a los gorilas
Vídeo Navarra directo | Más de 1500 personas en el Lip Dub de Huarte
Video de Euskadi Directo | Una obra sin acabar en la puerta de casa
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo de los colaboradores de El Conquis 2012 comiendo bichos
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
'Vaya Semanita, Cambio Radical': Nekane Amaya, la gitana abertzale
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Entrevista a Pello Salaburu e Iñigo Domínguez | Audio Boulevard
Getaria irabazle Google sketch up! Mundu osorako lehiaketan | Audioa
Iñaki Cerrajería: 'Mi barba es como un sobaco; como un chocho despeinado'
Ganbara 15/05: Con Carlos Carnicero, Iñaki Iriondo y Ramírez Escudero
José Manuel Esnal 'Mané': 'En la mili servía bromuro en las comidas'
"Apocalipsis: bancos que se nacionalizan, reyes que piden disculpas..."
Entrevista a Juan Ignacio Crespo, analista financiero | Audio Ganbara
'Zero Zabor sistema ezinbestekoa da: ez da aukera kontua' | Audioa
Video de Euskadi Directo | Una obra sin acabar en la puerta de casa
Video de Euskadi Directo | Un 20% de descuento para los parados
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de Google Model Your Town | Getaria, finalista del concurso
Funeral en Armentia de Juan Mari Urdangarín, padre de Iñaki Urdangarin
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo de cocina | Robin Food y Aitor Basabe preparan pulpo guisado
Vídeo de cocina | Ensalada de tiburones con langostinos | Robin Food
Vídeo de cocina | Patatas con bacalao, con Robin Food y Aitor Basabe
Vídeo del triunfo de Joaquim Rodríguez en Asís | Vídeo del Giro Italia
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Video con todos los goles del Athletic en la UEFA Europa League
Declaraciones del jugador del Betis Beñat | Jugará con la selección española
Vídeo del triunfo de Ventoso en la novena etapa del Giro de Italia
Vídeo del triunfo de Pozzovivo en la etapa 8 del Giro de Italia 2012
Vídeo: Final Europa League Athletic | Bucarest, la leyenda del león
Vídeo del Athletic en la Final Liga Europa 2012 | Bucarest, rojiblanca
Bideoa Athletic | Doctor Deseo eta The Uski'sen kontzertua San Mamesen
Entrenamiento del Athletic en Lezama | Declaraciones De Marcos
Vídeo de Mikel Aranburu que se retira del fútbol | Real Sociedad
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Vídeo de Madonna | Kalakan participará en la gira mundial de Madonna
Mikel Urdangarin: 'Martxa baten lehen notak' abestiaren bideoklipa
Bideoa Athletic | Doctor Deseo eta The Uski'sen kontzertua San Mamesen
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
Kantuan saioko bideoa | Zuriñe Hidalgo, Andar Conmigo abesten
Lokaleroak Gernika, Gasteiz eta Barakaldoko lokaletan izango da gaur
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Iñigo eta Zuriñe, Hey baby qué pasó abesten
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Thriller abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Sara Azurza I will always love you abesten
Bideoa | Lokaleroak: hainbat galdera erantzun dituzte lokaleroek
© EITB - 2012 - Lege Oharra