Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Justizia euskalduntzea

Jaurlaritzak helegitea jarri du EAEANren ebazpenaren kontra

Erredakzioa

2009/11/06

EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen Juan Jose Ibarretxeren Gobernuak Justizia euskalduntzeko egin zuen dekretuko puntu garrantzitsuenak.

Idoia Mendia Jaurlaritzako Justizia sailburuak gaur iragarri duenez, Gobernuko zerbitzu juridikoek helegitea jarri dute EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiak Justizia euskalduntzeko dekretuaren kontra emandako ebazpenaren aurka. EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen Juan Jose Ibarretxeren Gobernuak Justizia euskalduntzeko egin zuen dekretuko puntu garrantzitsuenak. Mendiak azaldu duenez, Jaurlaritzak "bat egiten du" aipatu dekretuaren helburuekin.

Mendiak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin du iragarpena, Jesus Mari Larrazabal EAko legebiltzarkideak egindako galdera bati erantzunda. Izan ere, Justizia Administrazioan euskaldunen eskubideak "bermatzeko" egingo duen erreformari buruz galdetu dio hark.

Administraziarekiko Auzien Salak indargabetu egin zuen urrian Ibarretxeren Gobernuak Justizia euskalduntzeko egin zuen dekretua. Plan horren helburua zera zen, Justizia Administrazioko 2.000 langileetako 800 euskalduntzea 10 urtetan.

Justizia sailburuak nabarmendu egin du "herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen duen sistema lortzeko beharra", eta Gobernuak aipatu dekretuaren helburuekin bat egiten duela ziurtatu du.

Hain zuzen ere, 10 urteko epean lanpostuen % 35etan hizkuntza eskakizuna egotea helburu dutela adierazi du.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa