Albisteak

Gizartea

Gizartea

Bihartik aurrera

TAO gunea zabalagoa eta garestiagoa izango da Gasteizen

Erredakzioa

2009/11/06

Zenbait lekutan aparkatzea hiru aldiz gehiago kostatuko da. 22 bizilagun elkartek ia 15.000 sinadura lortu dituzte TAO berriaren aurka.

Bihar, larunbata, TAO gunea zabaldu egingo dute eta zenbait lekuetan aparkatzea hiru aldiz gehiago kostatuko da. Gainera, bizilagunek 40 euro ordaindu beharko dituzte aparkaleku txartel bat eskuratzeko.

22 bizilagun elkartek ia 15.000 sinadura lortu dituzte TAO berriaren aurka eta baliogabetasun errekurtso bat aurkeztu dute.

Gasteizko aparkalekuen arautze sistemak (TAO) bihartik aurrera 14 kale hartuko ditu eta tarifek gora egingo dute. Horrela, "ordenatu gabe" zegoen egoera bat "berriz ordenatzeko" aukera emango du eta ibilgailuen zirkulazioa erraztuko du Patxi Lazcoz Gasteizko alkatearen arabera.

Bihartik aurrera auzoetako bizilagunek bertakoentzako txartela eskuratzeko gune urdinetan aparkatzeko txartela ordaindu beharko dute. Urte osorako 40 euro balioko ditu, baina neurria azaroan hasiko denez, ekitaldi honetan urte bukaerara arteko kopuru proportzionala bakarrik ordaindu beharko dute.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa