Albisteak
Gizartea
Erredakzioa
2009/11/07
Arrantzaleen familiek Bermeoko portu zaharrean elkarretaratzea egingo dute 'Gure arrantzaleak askatu' lelopean, eguerdiko 12:00etan, "gizartean babesa eta elkartasuna jasotzeko asmoz".
Albisteak (4)
"Egoerako konplexutasunaren barnean, Somaliako lehen ministroak albistea baieztatu digu Nairobiko (Kenya) enbaxadoreari eta niri", azaldu zuen atzo Miguel Angel Moratinos Atzerri ministroak. Lehorreratutako hiru arrantzaleak Alakrana-ra itzuli direla jakitera eman du Moratinosek eta arrantzaleen senitartekoak "itxaropentsu" agertu dira.
Omar Abdirashid Ali Sharmarke Somaliako lehen ministroak Nicolas Martin Cinto Espainiak Kenyan duen enbaxadoreari izandako azken mugimenduaren berri eman zion atzo. Era berean, hiru arrantzaleak "onik" daudela esan zuen Moratinosek.
Itsasontzira nola itzuli diren ez zuen zehaztu Atzerri ministroak, baina inteligentzia zerbitzuek oraindik hiru arrantzaleen itzulera egiaztatzerik izan ez dutela azpimarratu du.
Arrantzaleak ontzira bueltatzea "momentuz lasaitasun handiagoa ematen du", Moratinosen esanetan, itxaropena izaten jarraitzeko.
Hala ere, "azken fasean gaudela esateko data bat jartzea arduragabekeria" izango litzatekeela nabarmendu du.
Lehorreratutako hiru arrantzaleak ontzira itzultzea "pauso positiboa" dela esan du Eusko Jaurlaritzak, eta baita negoziaketan egiten ari diren ahaleginek "bahiketaren amaiera ekarriko" dutenaren "froga" ere.
Bestalde, arrantzaleen senitartekoak "itxaropentsu" agertu dira gauean, jasotako azken albistearekin.
Elkarretaratzea Bermeon
Familiek jakinarazi dutenez, Bermeon elkarretaratzea egingo dute ''Gure arrantzaleak askatu'' lelopean, "gizartean babesa eta elkartasuna jasotzeko asmoz".
Maria Angeles Jimenezek zehaztu duenez, elkarretaratzea 12:00etan izango da, Bermeoko Portu Zaharrean. Elkarretaratzean izango dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, Radio Euskadik jakin ahal izanduenez. Iñigo Urkullu EAJko presidentea etaJesus Mari Larrazabal EAko legebiltzarkidea joango dira ere. Era berean,Aralarrek parte hartuko duela esan du.
Bilera auzitegi Nazionalean
Bestalde, Angel Juanes Auzitegi Nazionaleko presidentea Alakrana-ko senitartekoekin bilduko da datorren asteartean Auzitegi Nazionalean. Bilera goizeko 13:00etan izango da.
Maria Teresa Fernandez de la Vega
Espainian diren bi itsaslapur somaliarren lekualdatzeari buruz erabakitzea Justiziari dagokiola esan du Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak, ondorioz, Exekutiboak irizpide "horien arabera" jokatu behar du. Gai honi buruz mintzatzea "ausartegia" izango litzakeela uste du De la Vegak, izan ere, gai "tekniko eta juridiko oso konplexua" da, baina "Justizia aztertzen ari da".
Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Gobernua "ahal duen guztia egiten ari" dela azpimarratu du preisdenteordeak.
Bestalde, Alakrana arrantza-ontziko senitartekoak "egoki" eta momentu oro informatu ditzan eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Gobernu zentralari aho batez, "negoziaketen eta edozein aldaketen berri emanez". Gainera, "Somaliako uretan Espainiako beste ontziek babes gabe jarrai ez dezaten beharrezko neurriak hartzea" eskatu du.
Senitartekoen prentsaurrekoa
Alakrana ontziko arrantzale batzuen senideak Bermeon bildu dira eta Kultur Etxean agerraldia egin zuten atzo, azken berriek egoeraren larritasuna agerian utzi ostean. Ontzian dauden 36 arrantzaleak "lehenbailehen" etxeratzeko "berehala" jarduteko exijitu diete erakundeei eta operazio-militarrik ez hasteko eskatu diote Gobernuari.
Horrez gain, Espainian atxilotuta dauden bi pirata somaliarrak "lehenbailehen" libre uzteko galdegin dute, hori egin ezean "gure senideen bizia arriskuan jartzen ari dira".
Atzo piratek heriotza-mehatxua egin zuten: Espainian atxilotuta dauden bi piratak hiru egun baino lehen askatu ezean, lehorrera eraman dituzten hiru arrantzaleak hil egingo dituztela ohartarazi zuten.
Argi Galbarriatu, ontziko kapitainaren arrebak, zehaztu duenez, atzo Elena Espinosa Arrantza eta Ingurumen ministroak "argi utzi zuen" bi pirata somaliarrak libre uztea oso zaila izango dela, eskumen hori Auzitegi Nazionalarena delako eta ez Gobernuarena.
Prentsaurrekoan Maria Angeles Jimenez Gaizka Iturbe marinelaren emaztea ere egon da. Jimenezek nabarmendu du bi egun baino ez direla geratzen piratek emandako epea amaitzeko eta, beraz, Gobernuari "lanean hasteko" eskatu dio; alderdiei, berriz, "Gobernuarekin elkarlanean aritzeko" deia egin die.
"Gure senideak etxean daudenean borroka daitezela euren artean nahi badute, baina orain alderdikeriak utz ditzatela", nabarmendu du. Ildo horretan, Gobernuari arduraz jotzeko exijitu dio eta operazio-militarraren aukera bazter dezala.
Balizko operazio-militarra
Bestalde, Defentsa Ministerioak gaur azpimarratu duenez, ez dute baztertzen operazio-militar bat abian jartzea ''Alakrana''ko tripulazioa askatzeko. Horrez gain, Constantino Mendez Estatuko Defentsa idazkariak Patxi Lopezi ohartarazi dio Espainian atxilotuta dauden bi piratak Justiziaren esku daudela eta hori ez dela "negoziagarri".
Bi pirata horiek Somaliara eramateko eskatu zuen atzo lehendakariak, horrek bahiketa amaitzen lagunduko badu.
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/14
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
18:00 2012/05/14
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/15
Joera
Asteazkena 16
Osteguna 17
Ostirala 18
Larunbata 19
Igandea 20
Astelehena 21
Ikusiena
Vídeo de los concursantes poniendo verde a Julian | El Conquis 2012
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Hasta dónde se llega por comida
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Lobo teme a los gorilas
Vídeo Navarra directo | Más de 1500 personas en el Lip Dub de Huarte
Video de Euskadi Directo | Una obra sin acabar en la puerta de casa
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo de los colaboradores de El Conquis 2012 comiendo bichos
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
'Vaya Semanita, Cambio Radical': Nekane Amaya, la gitana abertzale
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Entrevista a Pello Salaburu e Iñigo Domínguez | Audio Boulevard
Getaria irabazle Google sketch up! Mundu osorako lehiaketan | Audioa
Iñaki Cerrajería: 'Mi barba es como un sobaco; como un chocho despeinado'
Ganbara 15/05: Con Carlos Carnicero, Iñaki Iriondo y Ramírez Escudero
José Manuel Esnal 'Mané': 'En la mili servía bromuro en las comidas'
"Apocalipsis: bancos que se nacionalizan, reyes que piden disculpas..."
Entrevista a Juan Ignacio Crespo, analista financiero | Audio Ganbara
'Zero Zabor sistema ezinbestekoa da: ez da aukera kontua' | Audioa
Video de Euskadi Directo | Una obra sin acabar en la puerta de casa
Video de Euskadi Directo | Un 20% de descuento para los parados
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de Google Model Your Town | Getaria, finalista del concurso
Funeral en Armentia de Juan Mari Urdangarín, padre de Iñaki Urdangarin
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo de cocina | Robin Food y Aitor Basabe preparan pulpo guisado
Vídeo de cocina | Ensalada de tiburones con langostinos | Robin Food
Vídeo de cocina | Patatas con bacalao, con Robin Food y Aitor Basabe
Vídeo del triunfo de Joaquim Rodríguez en Asís | Vídeo del Giro Italia
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Video con todos los goles del Athletic en la UEFA Europa League
Declaraciones del jugador del Betis Beñat | Jugará con la selección española
Vídeo del triunfo de Ventoso en la novena etapa del Giro de Italia
Vídeo del triunfo de Pozzovivo en la etapa 8 del Giro de Italia 2012
Vídeo: Final Europa League Athletic | Bucarest, la leyenda del león
Vídeo del Athletic en la Final Liga Europa 2012 | Bucarest, rojiblanca
Bideoa Athletic | Doctor Deseo eta The Uski'sen kontzertua San Mamesen
Entrenamiento del Athletic en Lezama | Declaraciones De Marcos
Vídeo de Mikel Aranburu que se retira del fútbol | Real Sociedad
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Vídeo de Madonna | Kalakan participará en la gira mundial de Madonna
Mikel Urdangarin: 'Martxa baten lehen notak' abestiaren bideoklipa
Bideoa Athletic | Doctor Deseo eta The Uski'sen kontzertua San Mamesen
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
Kantuan saioko bideoa | Zuriñe Hidalgo, Andar Conmigo abesten
Lokaleroak Gernika, Gasteiz eta Barakaldoko lokaletan izango da gaur
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Iñigo eta Zuriñe, Hey baby qué pasó abesten
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Thriller abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Sara Azurza I will always love you abesten
Bideoa | Lokaleroak: hainbat galdera erantzun dituzte lokaleroek
© EITB - 2012 - Lege Oharra