Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Kontzentrazioak

Milaka lagun 'Gure arrantzaleak askatu' lemapean

Erredakzioa

2009/11/07

Bermeon, milaka herritar eta ordezkari politikoak ere izan dira arrantzaleak etxera bueltatzea eskatzeko. Vigon ere, milaka lagunek marinelen askapena eskatu dute martxa baten bidez.

Milaka pertsona bildu dira Bermeoko portu zaharrean joan den urriaren 2an bahitutako Alakrana atunontziaren arrantzaleen senidekin batera 36 arrantzaleak askapena eskatzeko. Elkarretaratzea 12:00etan hasi da.

''Gure arrantzaleak askatu. Liberad a nuestros arrantzales'' lemapean, elkarretaratzearen helburua bahituta jarraitzen duten 36 arrantzaleen senideei elkartasuna erakustea eta arrantzaleak etxera bueltatzea eskatzea izan da.

Angel Mari Diego arrantzalearen amaginarrebakideak adierazi duenez, "garrantzitsuena bahiketa amaitzea da, zaila ikusten dugun arren".

Horretaz gain, Gobernu zentralari "entzutea" eskatu dio, "zerbait positiboa" ateratzeko. "Guztiei laguntza saiatuko gara", gaineratu du.

Bigarren elkartasun-adierazpenak

Alakranako arrantzaleen senideek elkartasuna eskatzen duten bigarren aldia izan da hau. Joan den urriaren 23an ehundaka lagun bildu ziren Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Sestao eta Santurtzik deitutako elkarretaratzean.

Bahiketaren zailtasunak Internetera ere iritsi dira, "Facebook" bezalako gizarte sareak adibidez, milaka lagun duen talde bat sortu du, arrantzaleei eta hauen senideei elkartasuna erakusteko.

Beste batzuen artean, Iñigo Urkullo eta Andoni Ortuzar jeltzaleak izan dira Bermeon.

Bilboko Udala

Bilboko Udala Bermeon egongo da arrantzaleen senideekin batera. Ibon Areso, Marta Jauria eta Sabin Anuzita izango dira udalaren ordezkariak.

Ildo honetan, Bilboko Udalak deialdira joatera animatu ditu herritarrak eta EuskoTrenek zerbitzu bereziak jarriko dituela gogorarazi du.

Bi piratak estraditatzeko aukerak

Bestalde, bi piratak Somaliara edo Kenyara estraditzatzeko ''tarterik'' badagoela baieztatu du Rodolfo Ares Barne kontseilariak.

''Piraten negoziatzeko jarrera'' definitu du Alakranaren hiru marinelen itzulera eta hauek ''urduritasuna eta larritasuna sortzen adituak'' direla ohartarazi du.

Radio Euskadin izandako elkarrizketan, hiru arrantzalen itzulera ''berri ona'' dela adierazi du Aresek, baina ''zuhurtasuna'' eskatu du bahiketa oraindik mantentzen delako.

Madrilen atxilotuta dauden bi piratak Somaliara eramatea eskatu dute berriro ere ''Alakrana'' atunontziaren bahitzaileek, arrantzaleen senitartekoek baieztatu dutenen arabera.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa