Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Mini-ordenagailuak, otsailan

"Eskola 2.0" programak 12 milioi euroko aurrekontua izango du

Erredakzioa

2009/11/11

Hezkuntza sailburuak Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek 18.159 mini-ordenagailu izango dituztela jakinarazi du. Gainera, abiatze duala izango dute, software librearekin eta lizentziarekin.

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Komisioan eskatutako agerraldi batean, Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak eskola "transformatuko" duen "Eskola 2.0" programa aurkeztu du.

Bere Sailak 12,6 milioi euroko inbertsioa egingo du Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle guztiek Interneteko konexioa izango duten mini-ordenadore bat izan dezaten.

Guztira, Lehen Hezkuntzako 5. maila irakasten duten 539 eskola publikotan eta 401 hitzartutako zentrotan banatuko dira 18.159 mini-portatil horiek eta "zorte pixka batekin otsailan" iritsiko dira. Ordenagailuek software librea (Linux) eta Microsofta izango dute.

Celaak Hezkuntza Sailak software libreari eman nahi dion bultzada azpimarratu du eta jabedun softwarea (Microsoft) erabili nahi dutenentzat "ordezkatzaile" bezala egongo dela zehaztu du.

Horrez gain, Celaak euskal eskola hezkuntza munduan transformazio teknologikoa egiteko "zerotik" hasten ez dela adierazi du. Izan ere, 2000tik ikasgeletan informazio eta komunikazio teknologiak hedatzeko programak ezarri dira.

Hala ere, "Eskola 2.0" programak hezkuntzan "aldaketa metodologiko handia" eragingo duela azpimarratu du. Ikasgela informatizatu egingo da eta "informazio eta teknologia teknikak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan sartuko dira".

Euskarazko multimedia edukiei dagokienez, "Eskola 2.0" euskarazko edukiak sortzeko "eragingarria" izango dela esan du eta "B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek ez dutela erabiltzen ez duten beste hizkuntza baten inbasiorik izango".

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 07

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa