Albisteak

Gizartea

Gizartea

Nagore Laffage auzia

Jose Diego Yllanesi homizidioa egotzi diote, baina ez hilketa

Erredakzioa

2009/11/13

Azkenean, hilketaren egunean edanda egon izana aringarritzat jo du epaimahaiak, ez larrigarritzat. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak apelazio helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

Herri epaimahaiak errudun jo du Jose Diego Yllanes gaztea 2008ko uztailaren 7an Nagore Laffage emakume irundarra hiltzeagatik, baina ez dio hilketa delitua egotzi, homizidioa baizik.

Azkenean, epaimahaiak (sie emakume eta hiru gizon) egun hartan edanda egon izana aringarrintzat hartu du, ez larrigarritzat. Beraz, lau aringarri hartu dute kontuan:&' || 'nbsp; edanda egon izana, eroaldia, aitormena eta kaltea konpontzea.

Hori horrela, Fiskaltzak eta akusazio partiikularrak apelazio helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

Epaimahaiaren erabakia jakin eta gero, fiskalak eta akusazioak zigor eskaerak aldatu dituzte. Orain, Ministerio Publikoak 12 urte eta 6 hilabeteko zigorra eskatu du, eta akusazioak 15. Epaileak datozen egunetan ezarriko du espetxe zigorra.

Epaimahaiaren erabakia

Epaimahaiak 40 galderari erantzun dizkio Yllanesen zenbait gertaeren gaineko erruduntasuna edo errugabetasuna frogatzeko. Hortaz, 2008ko uztailaren 7an Jose Diego Yllanes eta Nagore Laffage ustekabean topatu ziren, eta bien arteko harremanik egon gabe, mutikoaren etxera joan ziren.

Elkarren arteko adostasunez harreman fisiko kartsua hasi eta gero, Nagore laffageri bortizki arropa kentzen hasi zion Yllanesek; izan ere, gaizki ulertu zuen Nagoreren nahia eta "harreman kartsua" nahi zuela pentsatu zuen.

Hala ere, Nagore Laffagek bortizkeri hori "gaizki" ulertu zuela, "eraso sexualtzat" hartu zuela uste du epaimahaiak; ondorioz, Laffagek Yllanesen ibilbidea "suntsitzeko eta salaketa jartzeko" mehatxua egin zion eta neskak "oihukatu ez zedin" mutikoak ahoa estali zion eta nahita eta behin baino gehiagotan kolpeka hasi zitzaion.

Honetaz gain, epaimahairen iritziz, Yllanesek bere "nagusitasun fisikoa" eta borroka-arteak jakitea erabili zuen Laffage hiltzeko.

Aringarrien artean daude: Yllanesek senitartekoei emandako 126.853 euroak, hilketa aitortu izana eta "hasieratik" barkamena eskatu izana, edanda egon izana eta Poliziari eta agintari judizialei lagundu izana.

Beraz, epaimahaiaren ustez, Yllanesek "errealitatearen pertzepzioa, bere kontzientzia eta borondatea aldatuta zituen".

Hori dela eta, epaimahaiak aho batez egotzi dio Yllanesi Nagore Laffageren homizidioa.

Homizidioa eta hilketa juridikoki kontzepto ezberdinak dira. Fiskaltzak eta akusazioek Yllanesi hilketa egozteko eskatzen zuten, eta, ondorioz, 17 eta 20 urte bitarteko zigorrak eskatu zituzten. Homizidioagatik zigortuz, ordea, Yllanesek gehienez 12 urteko kartzela zigorra bete beharko du. Bere defentsak, hain zuzen, homizidioa leporatzea eskatu zuen eta zazpi urteko kartzela zigor eskaera egin zuen.

Epaiketa joan den azaroaren 2an hasi zen eta dagoeneko epaiaren zain dago. Herri-epaimahaia osatzen duten bederatzi lagunek bi egun eman dituzte hotel batean bakartuta, Jose Diego Yllanes errudun den edo ez erabakitzeko.

Herenegun jaso zuten, hain zuzen ere, epaileak igorritako galdera-sorta (30 itaun baino gehiago). Epaiketan azaldutako frogak eta entzundako testigantzak aintzat hartuta erantzun dituzte galderok.

Gaua Iruñeko hotel batean igaro ostean, Justizia Jauregira joan ziren atzo goizean eta 2008ko uztailaren 7an gertatutako hilketaren gaineko hausnarketari ekin zioten.

Gaur goizean, eztabaida amaitu dute, eta Yllanesi homizidioa egotzi diote. Orain, epaileak kartzela zigorra ezarri beharko du.

Nagore Laffageren amak egindako adierazpenak

Asun Casasola Nagore Laffageren amak esan du herri epaimahaia ez dela "behar zuen tokian egon" eta "huts egin" diola. Izan ere, "garbi dago hilketa bat izan dela".

Casasolak herri epaimahaiaren erabakia entzun eta gero egin ditu adierazpenok, Jose Diego Yllanes homizidioagatik errudun dela eta hilketagatik ez dela errudun entzun ondoren.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa