Albisteak

Gizartea

Gizartea

Erreakzioak

Asun Casasola: "Epaimahaia ez da behar zuen tokian egon"

Erredakzioa

2009/11/13

Epaimahaiak huts egin diola uste du Nagore Laffageren amak. Herri epaimahaiak errudun jo du Jose Diego Yllanes, baina ez dio hilketa delitua egotzi, homizidioa baizik.

Asun Casasola Nagore Laffageren amak esan du herri epaimahaia ez dela "behar zuen tokian egon" eta "huts egin" diola. Izan ere, "garbi dago hilketa bat izan dela".

Casasolak herri epaimahaiaren erabakia entzun eta gero egin ditu adierazpenok, Jose Diego Yllanes homizidioagatik errudun dela eta hilketagatik ez dela errudun entzun ondoren. "Ez dut sinesten gertatutakoa, lur jota nago. Berak (akusatua) esandakoa baino ez dute kontutan hartu", esan du.

"Ezin dut hitz egin. Ez dut negarrik egiten aurretik negar egiten egon naizelako eta orain hobeto nagoelako", esan die hedabideei. Erabakiaren ostean, Nagore Laffageren aitak eta nebak oso hunkituak utzi dute Justizia Jauregia.

Akusazioaren abokatuak egindako adierazpenak

Bestalde, akusazio partikularraren abokatuak hemendik aurrera epaia aztertuko duela eta erabakia "ustekabean harrapatu" duela esan du. Ikuspuntu juridikotik eta hiritar baten ikuspuntutik auzi honetan maltzurkeria egon da; hori ez dute epaimahaikoek egiaztatu eta jarrera hori mantenduko dutela adierazi du.

Abokatuaren ustez, "borroka egiten jarraitu" behar dute eta orain "epaia graduatzea falta da, eta hor presidentearen oinarritzea sartzen da. Oinarritze horren arabera, apelazio helegitea jarriko dute.

Abokatuak atsekabe handia duela esan du; bere ustez epaimahaiaren erabakia ez dator bat erakutsitako frogekin". Abokatuaren hitzetan, "legea eskuetan hartuta, egoera hau guztiz bidegabea da eta ez dator bat zuzenbidearekin".

Irungo alkateak egindako adierazpenak

Jose Antonio Santano Irungo alkateak ez du epaimahaiaren erabakia onartzen baina Justiziaren ebazpenak ontzat hartu behar dira.


Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa