Albisteak

Gizartea

Gizartea

'Alakrana'ren bahiketa

Piratak kanporatzea ahalbidetuko lukeen mugimendua egin du Pedrazek

Erredakzioa

2009/11/16

Epaileak auzipetu egin ditu, baina ez die egotzi zilegia ez den elkarte bateko kide izatea. Atxilotutako itsaslapurren defentsarekin akordio batera heltzea baztertu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak auzipetu egin ditu Alakrana euskal atunontzia bahitzea egotzita Espainiako Armadak atxilotu zituen bi piratak.

Hain zuzen ere, legez kanpoko 36 atxiloketa delitu, indarkeriaz lapurreta egitea eta armak erabiltzea egotzi die, baina ez zilegia ez den elkarte bateko kide izatea.

Horrenbestez, baliteke epaiketa bi asteren buruan egitea eta espetxe zigorra 6 urtekoa baino txikiagoa izatea. Hala izango balitz, Espainiatik kanporatu ahal izango lituzkete, Atzerritartasun Legea oinarri hartuta.

Fiskalak hala eskatuta hartu du erabakia Pedrazek.

Pedrazek biharko deitu ditu bi piratak auzipetzea informatzeko, eta aldeek (fiskala eta defentsa) ez badute eskakizunik aurkezten, epaileak asteazkenean bideratuko dio auzia Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko laugarren salari.

Ondoren, Ministerio Publikoak akusazio testua aurkeztuko du (aste amaieran seguru aski), eta salak ahozko epaiketa hastea aginduko du hurrengo asteko lehen egunetan.

Bi piratak kanporatu ahal izateko, piraten kartzela zigorra ez da sei urtekoa baino handiagoa izan behar. Dena dela, Pedrazek egotzitakoarekin jaso lezaketen zigorra handiagoa izan liteke, legez kanpoko atxiloketa delituak 6-10 urterekin zigortzen baita. Indarkeriaz lapurreta egitea eta armak erabiltzea, aldiz, 3-5,5 urterekin.

Autoan, Pedrazek azaldu du piraten aurka dituen frogak honakoak direla: Informazio Komisaria Nagusiaren eta Defentsako Estatu Nagusiaren txostenak; inguru hartan ateratako argazkiak eta piratei atzemandakoa (2.500 euro, Alakrana-ko tripulatzaileen sakelako sei telefono eta ontziko gauza batzuk.

Epaileak dituen txostenen arabera, piratak Somaliako uretatik kanpo atxilotu zituzten eta Itsas Zuzenbiderako NBEko Itunaren arabera egin zuten

Halaber, Alakrana Espainian erroldatuta dagoela diote, espainiar bandera ez zeraman arren.

Candido Conde-Pumpidok egindako adierazpenak

Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak esan duenez, Fiskaltzak "legea eskuetan hartuta" jokatuko du "auzia azkartzeko" eta Espainian epaitu behar dituzten Somaliako bi piraten aurkako epaia "ahalik eta arinen egiteko".

Baina atxilotutako bi itsaslapurren defentsarekin akordio batera heltzea baztertu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, Espainiatik kanporatzea ahalbidetzeko, eta 219 urte eta erdiko kartzela-zigorrak eskatuko ditu.

Caamaño

Bestalde, Zigor Kode berrian pirateria bereizitako delitu bat izateaz gain, Europako legedian tipo espezifikoa izango dela esan du Francisco Caamaño Justizia ministroak. Espainiako Gobernuak ostiralean egitasmoa onartu zuen.

Diputatuen Kongresuan egindako adierazpenetan, gizakien salerosketari buruzko zuzentarauaren erreforman itsas lapurreta EBn "delitu tipo espezifikoa izango" dela adierazi du.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa