Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Bahiketaren amaiera

'Alakrana'ko tripulazioa, aske

Erredakzioa

2009/11/17

Jose Luis Rodriguez Zapaterok jakinarazi duenez, arrantzaleak "aske daude eta egoera onean aurkitzen dira".

Urriaren 2an Alakrana atunontzi bermearra bahitu zuten piratak tripulazioko kideak askatu dituzte, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak prentsaurreko batean baieztatu duenez.&' || 'nbsp;

Era berean, Zapaterok esan du arrantzaleak "egoera onean" aurkitzen direla eta dagoeneko ur seguruagoetara bidean direla.

Konfirmazioa ontziaren askatzea aurreratzen zuten informazioz eta askatzea "hurbil" zegoela esaten zuten beste albiste batzuetaz betetako goiz baten ostean iritsi da.

Ricardo Blach Alakranaren patroiak eguneko lehen orduetan baieztatu du tripulatzaileak "bi egun baino lehen" askatuko zituztela uste zuela, baina hortik gutxira, komunikazio berri batean, bahiketaren amaiera adieraziko zien deiaren zain zeudela azaldu du. Askatzea ordu gutxiko kontua zela zirudien.

Ordubete beranduago, pirata batek atun-ontzia "gaur bertan" askatzeko asmoa zutela adierazi dio Reuters agentziari, izan ere, Espainiako Gobernuak 2,3 milioi euroko erreskatea ordaintzeko konpromisoa hartu du.

Eguerdi inguruan, piratak ''Alakrana''ko arrantzaleak askatzen ari zirela zabaldu du Reuters albiste-agentziak. Baieztapen ofiziala, baina, 14:25ean iritsi da, Zapatero presidenteak Moncloa Jauregian egin duen agerraldian.


Oztopo nagusia, gainditua

Azken asteetan, atun-ontzia askatzeko izan den oztopo nagusia Audientzia Nazionalak Ejertzito espainiarrak atxilotutako bi bahitzaileak kartzelaratzea izan da. Hala ere, Santiago Pedraz Audientzia Nazionaleko epaileak prozesu judiziala azkartu zuen atzo eta piratak Somaliara eramateko bidea erraztu zuen.


Alakrana duela 47 egun bahitu zuten pirata somaliarrek Indiako Ozeanoko nazioarteko uretan arrantzan zebilenean, beste bahiketa batetatik ihes egin eta hilabete batera, hain zuzen ere.

Azken asteotan, Espainiako Armadak atxilotu zituen eta orain kartzelan dauden bi pirata somaliarren egoera zen atunontzia askatzeko oztopo nagusia. Dena dela, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak prozesu judiziala azkartu zuen atzo eta bi itsas-lapurrak Somaliara bidaltzeko bidea ireki zuen.

Euskal atunontzia duela 47 egun bahitu zuten pirata somaliarrek Indiako Ozeanoan, nazioarteko uretan. Hilabete lehenago bahiketa saiakera bat saihestea lortu zuten.


Pedrazek bi piraten kontrako sumarioa bukatu du

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur amaitu du Alakrana-ren bahiketan parte hartu zutela leporatuta kartzelatutako bi piraten kontrako sumarioa eta zigor aretora bidali du. Epaiketa bi aste barru izan liteke, iturri juridikoen arabera.

Abdu Willyk eta Raageggese Adji Hamanek gaur goizean jaso dute haien kontrako prozeduraren berri, hala ere, ukatu egin dituzte akusazio guztiak.

Hala ere, Pedrazek irekita mantenduko du euskal atunontziaren bahiketa kasua, eta Euskal Herrira eta Galiziara joan liteke (marinelen jaioterrietara) izapideak helaraztera.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa