Albisteak
Gizartea
Erredakzioa
2009/11/18
Alakrana ontziko arrantzaleen senideek "lasai eta zoriontsu" daudela esan dute. Ostegunean Seychelleetara ailegatzea eta ostiralean etxean egotea espero dute.
Albisteak (4)
Urriaren 2an Alakrana atunontzi bermeotarra bahitu zuten piratek tripulazioko kideak askatu dituzte, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak prentsaurreko batean baieztatu duenez.&' || 'nbsp;
Zapaterok gaineratu du arrantzaleak "egoera onean" daudela eta dagoeneko ur seguruagoetarako bidean direla.
Zenbait iturriren arabera, bahitzaileek 2 eta 3 milioi euro arteko erreskatea jaso eta gero utzi dituzte libre arrantzaleak. Antza, ontziaren armadoreak ordaindu egin du.
Goiz osoan zehar izan dira horren inguruko zurrumurruak, baina arratsaldeko 14:30 jotzeko minutu batzuk falta zirenean baieztatu du Gobernuko presidenteak
Ricardo Blach Alakrana-ren patroiak "bi egun baino lehen" askatuko dituztela esan du eguneko lehen orduan, baina bahiketaren amaiera iragarriko duen deiaren zain daudela gaineratu du geroago. Gero eta gertuago zegoen arrantzaleak aske uztea.
Piratak Alakrana-ko arrantzaleak askatzen hasi direla zabaldu du Reuters albiste-agentziak eguerdi aldera. Baieztapen ofiziala, baina, 14:25ean iritsi da, Zapatero presidenteak Moncloa Jauregian egin duen agerraldian.
Bahiketak iraun duen bitartean bizitako sufrimenduagatik gogoan izan ditu arrantzaleen senideak. "Oso gaizki pasatu dute, baina jarrera ona erakutsi dute", erantsi du.
"Alakrana-ko arrantzaleak, euren familiak eta armadorea" goraipatu ditu Zapaterok, "une zailak eta gogorrak bizi izan dituztelako".
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak adierazi du "babesa ematen jarraitu" behar dela eta txalotu egin du "tripulatzaileek eta euren senitartekoek bizi izan duten egoeran izan duten sendotasuna".
Alakrana ontziko tripulatzaile euskaldunen senitartekoek agerraldi jendetsua egin dute Bermeoko udaletxean atunontziaren askapenak sortu dien poza adierazteko.
Tripulatzaileen egoeraren inguruan esan dute marinelak "lasai" daudela, askatasunak "ezustean" harrapatu dituela eta "portura iristeko irrikan" daudela.
Oztopo nagusia, gaindituta
Azken asteotan, atunontzia askatzeko oztopo nagusia Armada espainiarrak atxilotutako bi bahitzaileak espetxeratzea izan da. Hala ere, Santiago Pedraz Audientzia Nazionaleko epaileak prozesu judiziala azkartu zuen atzo eta piratak Somaliara eramateko bidea erraztu zuen.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur amaitu du Alakrana-ren bahiketan parte hartu zutela leporatuta kartzelatutako bi piraten kontrako sumarioa eta zigor aretora bidali du. Epaiketa bi aste barru izan liteke, iturri juridikoen arabera.
Abdu Willyk eta Raageggese Adji Hamanek gaur goizean jaso dute haien kontrako prozeduraren berri, hala ere, ukatu egin dituzte akusazio guztiak.
Hala ere, Pedrazek irekita mantenduko du euskal atunontziaren bahiketa kasua, eta Euskal Herrira eta Galiziara joan liteke (marinelen jaioterrietara) izapideak helaraztera.Alakrana duela 47 egun bahitu zuten pirata somaliarrek Indiako Ozeanoko nazioarteko uretan arrantzan zebilenean, beste bahiketa batetik ihes egin eta hilabete batera, hain zuzen ere.
Caamaño
Alakrana askatzeko Espainiako Gobernuak erreskaterik ordaindu ez duela defendatu du Francisco Caamaño Justizia ministroak eta, horren harian, Exekutiboak une oro "legediaren barnean" jardun duela azpimarratu du.
Armadorea
Bestalde, Jose Angel Angulo ANABAC armadoreen elkarteko zuzendari-kudeatzaileak ontziko arrantzaleen senitartekoen lana goraipatu du, eta "oso ausartak" izan direla esan du.
Angulo Radio Euskadiko ''Ganbara'' saioan elkarrizketatu dute, eta "zenbait ekintza itsaslapurren mesederako" izan direla salatu du. Era berean, ''Atalanta'' operazioak "Indiako Ozeanoan lanean ari diren atunontziak alde batera utzi" dituela kritikatu eta horientzat "babes handiagoa" eskatu du.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
16:30 2012/05/18
KIROLAK
BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
22:05 2012/05/18
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
10:00 2012/05/19
STREAMING-A
Scratch eguna
11:00 2012/05/19
Joera
Astelehena 21
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Ikusiena
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
'Vaya Semanita, Cambio Radical': Nekane Amaya, la gitana abertzale
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Lobo teme a los gorilas
Vídeo Navarra directo | Más de 1500 personas en el Lip Dub de Huarte
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Hasta dónde se llega por comida
Vídeo | Cara a cara entre Maria Antonia Iglesias e Iñaki Ezkerra
Bisitaria saioko bideoa | Olasagasti eta Euzkitze, Igeldoko itsasoan
Entrevista al periodista musical Juan Claudio Cifuentes “Cifu”
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
Entrevista a Juan Ignacio Crespo, analista financiero | Audio Ganbara
Ventajas y desventajas de los dispositivos de almacenamiento
Benito Lertxundi nos presenta su nuevo trabajo, 'Oroimenaren Oraina'
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Inauguran en Barcelona el mayor museo del Cannabis del mundo
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo | Cara a cara entre Maria Antonia Iglesias e Iñaki Ezkerra
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo de cocina | Robin Food ha preparado arroz con bogavante
Video | ¿Qué piensan los chinos sobre las declaraciones de Azkuna?
Video de Euskadi Directo | Un poblado romano a las puertas de Bilbao
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Video | Final de la Champions League: El Chelsea levanta la copa
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de la 14ª etapa del Giro | Victoria para Amador y Hesjedal, nuevo líder
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Promozio bideoa | Italiako Giroa, zuzenean, arratsaldero ETB-1en
Presentan la undécima edición de la maratón de montaña Zegama-Aizkorri
Vídeo del triunfo de Lars Bak en la etapa 12 del Giro de Italia
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Medemen lehen eleberriaren bideoa | 'Aspasia, amante de Atenas'
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
A última hora, Coldplay decide no autorizar la emisión del concierto
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Bisitaria saioko bideoa | Olasagasti eta Euzkitze, Igeldoko itsasoan
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Thriller abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Iñigo eta Zuriñe, Hey baby qué pasó abesten
Kantuan saioko bideoa | Zuriñe Hidalgo, Andar Conmigo abesten
Kantuan saioko bideoa | Sara Azurza I will always love you abesten
© EITB - 2012 - Lege Oharra