Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Azken ordua

Lan Erreforma: Kontratu mugagabea sortu dute enpresa txiki eta ertainentzat

Itxi

Gizartea

Bahiketaren amaiera

'Alakrana'ko arrantzaleak Euskadirako bidean

Erredakzioa

2009/11/20

Ricardo Blach patroiak adierazi du dena "ametsa" dela. Bihar goizean helduko dira Madrilera. 47 egun bahituak egon ostean, senideekin bildu dira ontzigainean.

Alakrana euskal atunontziko 36 tripulatzaileak Seychelleetan daude jada. 47 egun bahituta izan eta gero, haietako asko senideekin elkartu ahal izan dira berriro.

Euskal tripulatzaileen sendiak ez dira Seychelletara bertaratu, baina bai ordea galiziarrenak.

Uharteetan une hunkigarriak bizi dira, besarkadak eta negar malkoak nonahi. Gainera, portuan zeuden beste ontziek euren txirrinak joz eman diete ongietorria.

Ontzia 04:30ean iritsi da Victoriara, hain zuzen ere, Mendez Nuñez eta Canarias fragatak alboan, baina arrantzaleak ez dira jaitsi ia bi ordu pasatu arte, lehenik eta behin medikuek azterketak egin baitizkiete atunontzian bertan. Orain, lurrean, marinel guztiei azterketa gehiago egingo dituzte, Itsasoko Institutu Sozialak eskatuta, Elena Espinosa Ingurumen ministroak iragarri duenez.

Tripulatzaile batzuk ospitalera eraman behar izan dituzte, proba sakonagoak egiteko, baina halere denak onik daude.

Alakrana-tik jaisten lehena Ricardo Blach patroia izan da. 47 egun hauetan, ontziko egoera azaldu duen ahotsetako bat izan da.

Lurra ukitu bezain laster, kazetariengana hurbildu da eta dena "ametsa" dela adierazi die, bahiketan bere bizitza arriskua ikusi badu ere.

Horren ildotik, piratek "gaizki" tratatu dituztela ziurtatu du: "Haiek ikusten zuten ni nengoela sendoen, eta neu desegiten saiatu ziren. Jotzen ninduten, lotuta egon nintzen eta beste mila gauza [...]. Oso gaizki tratatu gaituzte, ezin txarrago".

Blachek eskerrak eman dizkie Espainiako Gobernuari eta Nicolas Martin Cinto Espainiak Kenyan duen enbaxadoreari, "tripulatzaileak infernutik" ateratzeagatik. Gainera, diplomaziariak "dena erraztu" diela gaineratu du.

"Hau nire azken bidaia izan da", aitortu du Cristina bere alaba alboan zuela, erretiratu egingo baita. Dena dela, etorkizunera begira, ur arriskutsuetatik arrantzan dauden ontziak seguruagoak egongo direla esan du: "Segurtasun gehiago izango dute, ez erabatekoa, baina bai %90ean. Eta lehen ez geneukan halakorik".

Blach lurrean zegoela, gainerako tripulatzaileak ontzian zeuden oraindik, erreleboa emango dieten arrantzaleekin, haien senideekin, armadoreekin eta diplomaziariekin batera.

Arrantzaleei hainbat diplomaziarik eta Gobernuko ordezkariek egin diete harrera, tartean Antonio Sanchez-Benedito Espainiak Etiopian duen enbaxadoreak; Luis Cuesta Defentsa Politikako idazkari nagusiak; Juan Carlos Martin Itsasoko idazkari nagusiak; eta Seychelletako agintariek.

Senideak Alakrana-n geratu dira

Unearen hunkigarritasunaren beste adibide bat senideak Alakrana-n geratu direla da, erreserbatuta zuten hotelari uki eginda.

Arrantzaleek deskantsu egin eta gero, Espainiako Armadako hegazkinak etxera ekarriko ditu. Madrilen biharko 08:00etarako espero dituzte, eta han euskal arrantzaleen senideak izango dira, zain.

Alakrana hiru egunez izan da nabigatzen asteartean piratek askatu zutenetik. Piratek urriaren 2an bahitu zuten, Indiako Ozeanoko nazioarteko uretan arrantzan zegoela.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa