Albisteak

Gizartea

Gizartea

25 urteko emanaldiaren ostean

"The Oprah Winfrey Show", bertan behera, 2011 urtean

Erredakzioa

2009/11/20

Oprah Winfreyren programa goizean eskaintzen diren programen artean arrakastatsuena da, egunero zazpi milioi ikusle ditu eta 1986tik emititzen da.

Oprah Winfrey estatubatuar aurkezleak bertan behera utziko du bere telebista saioa, 25 urtez emititu ostean, bere produktorak, Harpo Productions, adierazi duenez. Saioak 25 edizio bete ditu aurten eta 2011an amaitu egingo da.

Aurkezleak ostiralean jakinaraziko du programaren amaiera, ostiraleko programan. Bertan, erabaki honen detaile gehiago esatea espero da.

Azkenaldian, Oprah Wrinfeyren programa CBS telebista katetik kenduko zutela zioten zurrumurruak zeuden.

Forbes zerrendan herrialde horretako pertsona aberatsenen artean agertu da Winfrey eta 2011tik aurrera litekeena da bere kate propioari (OWN Oprah Winfrey Network) eskaintzea bere lan guztia, CNBC kateak azaroaren hasieran adierazitakoaren arabera.

Hedabide horrek adierazi duenez, baliteke Winfrey OWN katean jarraitzea programa arrakastatsu honekin "2011 edo 2012 artean".

"The Oprah Winfrey Show"

"The Oprah Winfrey Show" goizean eskaintzen diren programen artean arrakastatsuena da, egunero zazpi milioi ikusle ditu eta 1986tik emititzen da.

1986an programa hau Estatu Batuetako programarik ikusiena bilakatu zen eta gaur egun ere ikusle eta jarraitzaile asko ditu. Bakarrik Estatu Batuetan 30 milioi ikusle ditu programak eta Emmy sari bat ere jaso zuen, programarik onenari.

Aurkezleak berak eta hainbeste urtetan zehar mantendu izanak ematen dio ospea programari. Baina bertatik pasatu diren pertsonaiak ere, Michael Jackson, Whitney Houston edo Tom Cruise, besteak beste.

Ibilbide bikaina

Winfreyren ibilbidea 22 urterekin hasi zen Baltimorera joan zenean. Bertan, "People Are Tolkingt" izeneko programa bat aurkeztu zuen 8 urtez.

1983an, Chicagoko WSL-TV kateak "A.M. Chicago" saioa bultzatzeko kontratatu zuen Winfrey, eta hilabete gutxitan audientzia gehien zuen programa bihurtu zen.

Hasierarik aitortu zuten saioaren arrakasta Oprahren eskutik etorri zela, horregatik, programari izena aldatu zioten: "The Oprah Winfrey Show". 1986an, programarik ikusiena bihurtu zen Estatu Batuetan, eta gaur egun ere, bere ospea mantentzen jarraitzen du, 30 milioi ikusleekin.

Gainera, programa onenari Emmy saria jaso zuen eta ospetsu asko bertara joaten dira euren lan berriak aurkeztera.


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa