Albisteak

Gizartea

Gizartea

Zientzia

LHC azeleragailua larunbat honetan jarriko dute martxan berriro

Erredakzioa

2009/11/20

Munduko partikula azeleragailu handienak matxura izan zuen iaz. Gizakien historiako esperimentu zientifikorin handiena izango da.

Hadroi Talkagailu Handia (''LHC azeleragailu'' izenarekin ere ezaguna) larunbat goizeko lehen orduan jarriko dute martxan berriro CERN laborategi europarraren egoitzan, Genevan, duela urtebete matxura izan eta gero.

Partikula azeleragailu hau munduko handiena da eta iazko irailaren 10ean jaurti zuen bere lehen protoi sorta. Handik eta bederatzi egunera, baina, matxura izan zuen, eta harrezkero geldirik egon da.

Hainbat adituren arabera, gizadiaren historia osoko esperimentu zientifikorik handiena izango da.

"Jainkoaren partikula"ren bila

LHC azeleragailuaren erronka nagusietako bat ''Higgsen bosoia'' topatzea izango da. Zientzialariek uste dute partikulei masa ematen dien bosoia dela, eta hori dela-eta "Jainkoaren partikula" deitzen diote askok, baina oraingoz ez dute inoiz ikusi. Ez dakite seguru benetan existitzen den. Hipotesia baino ez da.

Baina hainbat esperimentu egin eta gero CERNek existitzen ez dela baieztatuko balu, Eredu Estandarra goitik behera aldatu beharko lukete eta Fisika liburuak zakarrontzira bota beharko lituzkete.

Dena dela, CERNeko zientzialariek uste dute Higgsen bosoia existitu existitzen dela, eta LHCk atzeman egingo duela. Hori bai, ez da 10 hilabete baino lehenago gertatuko, gutxienez.

Higgsen bosoia aurkitu ez ezik, masa zer den eta oinarrizko partikuletan zer dela eta den ezberdin ere argitu nahi dute ikerlariek.
Besteak beste, materiaren eta antimateriaren arteko oreka, materia iluna zer den, unibertsoan hiru dimentsio baino gehiago dauden eta partikula supersimetrikoak existitzen diren ere aztertuko dute.

Zirraragarriena ezustekoak, sorpresak, izango dira, espero ez duten zerbait topatuko dutela uste baitute.

Zer da LHC azeleragailua?

LHC azeleragailua 27 kilometro luzeko hodi biribila da eta Genevan (Suitza) lurperatuta dago, 50 eta 120 metro arteko sakoneran.

Egitura hain da handia, ezen azeleragailuan dauden detektagailuak katedralen tamainakoak baitira.

Azken finean, LHCk zera egingo du: Protoi-sortak jaurti hodiko bi noranzkoetan, argiaren abiaduran ia-ia, euren artean talka egin dezaten. Horrela, ''Big Bang'' eztanda gertatu eta gero sortu ziren baldintzak birsortzen saiatuko dira. Orotara, mila milioi talka eragingo dituzte segundoko.

LHC ez da historiako lehen azeleragailua, noski, baina orain arte martxan egon den handienak baino zazpi aldiz energia gehiago erabiliko du protoiak jaurtitzeko. 2010ean, makina %100ean dagoenean, gainera, 30 aldiz handiagoa izango da zenbakia.

Espainia proiektura diru gehien bideratu duen bosgarren herrialdea da. Hain zuzen ere, 56,5 milioi euro eman ditu, baina espainiar enpresek 120 milioi euroko kontratuak lortu dituzte.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa