Albisteak

Gizartea

Gizartea

Epaia

12 urte eta erdiko espetxe-zigorra, Nagore Laffage hiltzeagatik

I.G. / G.P.

2009/11/20

Gauzak horrela, fiskalak eskatutako kartzela-zigorra ezarri diote Jose Diego Yllanesi; akusazio partikularrak 15 urteko zigorra galdegin zuen. Epaileak astebete izan du epaia erabakitzeko.

12 urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri diote Jose Diego Yllanesi Nagore Laffage hiltzeagatik, fiskalak eskatutako zigorra, hain zuzen ere. Herri-epaimahaiak joan den ostiralean egotzi zion homizidioa Jose Diego Yllanesi eta epaileak astebeteko epea izan du epaia erabakitzeko.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, epaileak kontuan hartu du Yllanesek kalte-ordainak (120.000 euro amarentzat eta beste horrenbeste aitarentzat eta 80.000 euro Nagoreren nebarentzat) ordaindu dizkiola Laffage sendiari eta gertakarien egunean mozkortuta zegoela.

Herri-epaimahaiaren erabakia ezagutu ostean, fiskalak 12 urte eta sei hilabeteko espetxealdia eskatu zuen Yllansentzat; akusazio partikularrak, berriz, 15 urteko zigorra.

Nolanahi ere, biek iragarri zuten herri-epaimahaiaren erabakiaren aurka helegitea aurkeztuko zutela; izan ere, bai fiskalak bai akusazio partikularrak ere Yllanesi hilketa egoztea eskatu zuten epaiketan eta, ondorioz, 17 eta 20 urte arteko espetxe-zigorrak eskatu zituzten.

Defentsak homizidio delitua babestu zuen eta 7 urteko kartzelaldia galdegin zuen, besteak beste, Yllanesek kalte-ordainak ordaindu dituela, krimenaren egunean mozkortuta zegoela eta hilketa aitortu zuela argudiatuta. Era berean, hilotza profanatzea ez leporatzea eskatu zuen.




Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa