Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Fagoko hilketa

Mainarrek tiro egiteko ikusmena ondo zeukala baieztatu dute

Erredakzioa

2009/11/20

Mainarren oftalmologoaren hitzetan, atxilotuak sei metrora tabako pakete bat ikus zezakeen, baita silueta bat ere 10 edo 12 metrora, besoak, adarrak eta enborra bereizita.

Jorge Cua Santiago Mainarri ebakuntza egin zion oftalmologoak (2006ko abuztuaren 29an) prosezu honetako bosgarren saioan baieztatu duenez, Miguel Grima Fagoko alkatea tirokatzeko arazorik ez zukeen izango Mainarrek.

Cuaren arabera, ebakuntza egin baino lehen, Mainarrek % 50eko ikusmena zuen bi begietan eta, ebakuntzaren ostean, % 80koa betaurrekorik gabe eskuineko begian eta % 90ekoa betaurrekoekin; ezkerrekoarekin, ordea, % 50ekoa.

Herri akusazioak egindako galderei erantzunda, oftalmologoak baieztatu du ikusmen horrekin sei metrora tabako pakete bat ikus zezakeela, baita silueta bat ere 10 edo 12 metrora, besoak, adarrak eta enborra ondo bereizita.

Oftalmologoak gaineratu duenez, "katarata eboluzioa daukan gaixotasuna da eta 2006ean % 50ko ikusmena bazuen, normalena litzateke orain gutxiago ikustea".

Herri akusazioaren abokatuak balizko egoera bat planteatu du: Mainarrek %30eko ikusmena ezkerreko begian (bertan ez zioten ebakuntzarik egin), katarataren eboluzioa dela eta, eta eskumakoan % 80 edo 90ekoa balu, tabako paketea sei metrora eta silueta 10 edo 12ra ikusiko lituzkeen galdetu du; Cua baiezkoaren alde agertu da.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa