Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Pandemia

A gripearen mutazio larri bat aurkitu dute Norvegian

Erredakzioa

2009/11/20

Estatu horretan gaixotasunak jota hil ziren lehenengo bi lagunetan antzeman zituzten mutazio berriak, eta larri dagoen beste paziente batean.

A gripearen mutazio larri bat aurkitu du Norvegiako Osasun Publikoko Institutuak hiru pertsonatan, komunikatu baten bidez erakundeak gaur jakinarazi duenez.

Estatu horretan gaixotasunak jota hil ziren lehenengo bi lagunetan antzeman zituzten mutazio berriak, eta larri dagoen beste paziente batean.

Gripeak jota hil diren gainerako pertsonak mutaziorik izan ez dutela jakitera eman du Institutuak.

Arnasbideak kutsatzeko "joera handiagoa" du birusaren mutazioak eta, horregatik, "gaixotasun larriago bat eragiten du", iturri berdinek azaldu dutenez.

Hiru lagun

Geir Stene-Larsen erakundeko zuzendari nagusiaren hitzetan, birusaren ia 70 kasu aztertu dituzte eta mutazioa hiru pazientetan bakarrik aurkitu dute.

"Orain arte dakiguna aintzat hartuta, badirudi mutazioa izan duen birusa biztanlerian zirkulatzen ez dagoela, baina hiru gaixo horietan izandako berezko aldaketen emaitza izan daiteke", esan du.


Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa