Albisteak

Gizartea

Gizartea

Amaitu da amesgaiztoa

Azkenean etxean, 'Alakranako' arrantzaleak

Erredakzioa

2009/11/21

47 egunez bahituta egon ondoren, Alakranako arrantzale euskaldunak euren etxeetara heldu dira. "Lortu dugu", adierazi du hunkituta Argi Galbarriatu atunontziko kapitainaren arrebak.

Somaliako piratek 47 egunez bahituta eduki duten Alakrana euskal atunontziko arrantzale euskaldunak etxean daude dagoeneko. Arrantzaleen etorrerak ikusmin handia sortu du eta goizean goizetik Loiuko aireportua ongietorria eman nahi izan dieten senitartekoez gain, hainbat kazetariz bete da.

Argi Galbarriatu Iker Galbarriatu atunontziko kapitainaren arrebak bat-bateko prentsaurrekoan hunkituta adierazi duenez, "lortu dugu, eta pozik gauden arren, oso nekatuta gaude".

Gainera, Galbarriatuk azaldu du arrantzaleek ez dutela adierazpenik egingo "oso nekatuta"&' || 'nbsp;daudelako.

"Guk egin dugu agerraldia eurak oraindik nahiko nahastuta dabiltzalako, dena den, datorren asteartean epailearen aurrean deklaratu beharko dute Gernikan, beraz, orduan eskainiko dizkizuete hitz batzuk eta argazkiren bat", adierazi du.

Galiziako arrantzaleak ere Vigoko Peinador aireportura iritsi dira goizeko 11:00ak baino minutu batzuk lehenago.

08:30&' || 'nbsp;atunontziko 16 tripulatzaileak Torrejon de Ardozera iritsi dira

Galizia eta Euskadiko 16 tripulatzaileak goizeko 08:20 aldera iritsi dira Madrileko Torrejon de Ardoz aire basera Espainiako Armadako hegazkin batetan. Arrantzaleez gain, Seychelleetara joan ziren senitartekoak ere, hegazkin berean etorri dira.

Senitartekoek hala eskatuta, ez da ez Gobernuko kiderik, ezta kazetari edota argazkilaririk egon arrantzaleei harrera egiteko.

Gauzak horrela, asteartean askatu zuten atunontziko zortzi arrantzaleak dagoeneko euren senitartekoekin daude 47 eguneko amesgaiztoa atzean utizta.

Bai euskaldunek eta baita galiziarrek ere, erkidego biotako gobernuek jarri dituzten hegazkin banatan egin dute etxerako bidaia Defentsa Ministerioak Europa Press albiste agentziari jakitera eman dionez.

Bermeo

Bermeoko herritarrek "poztasuna" aurkeztu dute bahitutako marinelen itzuleragatik, baina haien askapena "luzeegia" izan dela uste dute eta "bahiketa ez errepikatzea" espero dute.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa