Albisteak

Gizartea

Gizartea

Harrera Loiun

"Azkenean lortu dugu!"

Erredakzioa

2009/11/21

Argi Galbarriatuk, atunontziaren kapitainaren arrebak, adierazi duenez arrantzaleak oso pozik daude, baina oso nekatuta eta batzuk fisikoki eta emozio-egoera makala dute.

''Alakrana'' atunontziaren arrantzaleak Loiuko aireportuan adierazpenak egin dituzte harrera oso "hunkigarria" izan dela azaltzeko. "Azkenean lortu dugu!", adierazi du Argi Galbarrituk, atunontziaren kapitainaren arrebak.

Adierazpen hauek Loiuko aireportuan egin dituzte, arrantzaleak Madriletik Bilbora zekarren hegazkinak lurreratu duenean, goizeko 10:30ak aldera. Arrantzaleen senideak izan dira hedabideen aurrean agertu direnak.

Argi Galbarrituk eta Maria Angeles Jimenezek, Gaizka Iturbe arrantzalearean emazteak, azaldu dutenez, arrantzaleak etxerako bidean daude, medikuek lasai egotea gomendatu dietelako. Horregatik hedabideen aurrean adierazpenik ez egitea erabaki dute. "Oso nekatuta eta urduri daude", gaineratu dute.

Baliteke, arrantzaleak datorren asteartean adierazpenak egitea, egun horretan Santiago Pedraz Auzitegi Gorenaren epailearen aurrean agertu behar direlako.

Argi Galbarriatuk, atunontziaren kapitainaren arrebak, adierazi duenez arrantzaleak oso pozik daude, baina oso nekatuta eta batzuk fisikoki eta emozio-egoera makala dute.
.
Halaber, harrera oso "hunkigarria" izan dela eta momentuz ez dela Bermeon ekintza berezirik egingo adierazi dute. "Edozertarako denbora egongo da", azpimarratu du Galbarriatuk.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa