Albisteak

Gizartea

Gizartea

Donostiako gotzaina

Munillak dio "denon artzain" izan nahi duela "inor baztertu gabe"

Erredakzioa

2009/11/21

Aita Santuak Jose Ignacio Munilla Aguirre gaur izendatu du Donostiako gotzain. Orain arte Palentziako apezpikua zenak esan du ez duela "inolako liskarrik nahi".

Aita Santuak Jose Ignacio Munilla Aguirre gaurizendatu du Donostiako gotzain. Palentzian egin dituen adierazpen batzuetan, Munillak azaldu du ez daukala "eztabaidarako gogorik" eta "denon artzain" izan nahi duela "inor baztertu gabe".

Munilla Donostian jaio zen 1961. urteko azaroaren 13an eta Donostiako gotzain izendatu dutenetik egin dituen lehen adierazpenetan jakinarazi duenez, urtarrilaren 9an Donostiako Artzain Onaren katedralean hartuko du kargu berria.

Orain arte Palentziako gotzaina zenak esan du ez duela "liskarrik nahi" azken egunotan Euskadiko hainbat politikarik egin dituzten kritiken inguruan, eta azaldu du oinarrizkoa dela "harreman pertsonalak mantentzea".

Horren harira adierazi du, "bazterketarik gabe, borondate ona" egongo dela espero duela.

Bada, azaldu du ez litzatekeela inolako interpretazio politikorik egin behar Elizaren jarreraren inguruan horrek "errealitatea distortsionatu" egiten duelako.

Munillak adierazi du bihotza "hautsi" egiten zaiola Palentziako elizbarrutia utzi behar izanagatik, baina "konfidantzaz eta apaltasunez" heltzen diola aro berri honi.

Jose Ignacio Munilla Juan Maria Uriarteren ordezkoa izango da. Uriartek 76 urte dauzka eta "adin kontua" argudiatuz karguari uko egin dio.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa