Albisteak
Gizartea
Erredakzioa
2009/11/25
'Alakrana'ko makineria buruaren ustez, piratek "Gobernuarekin nazkatuta zeudelako" askatu zituzten arrantzaleak. Piratak identifikatzea "zaila" izango dela uste du ontziko sukaldariak.
Albisteak (4)
''Alakrana'' ontziko makineria buruak adierazi duenez, piratek "txakurrak bagina" tratatu zituzten arrantzaleak bahiketan zehar. Bere ustez, piratak "animalia hutsak dira". Horrez gain, "Gobernuarekin nazkatuta zeudelako" askatu zituztela nabarmendu du.
Hedabideen aurrean azaldu duenez, Gobernuak bazekien piratek zer eskatzen zuten, baina "hasieratik aitzakiak jarri zituzten". Gobernua argazkia egiteko besterik ez dagoela azpimarratu du, "baita musuak eta besarkadak emateko. Bestela, hor bertan hil zaitez".
Horrez gain, ''Ariana'' ontziko arrantzaleek bizi duten egoera "tamalgarria" salatu egin du. Piratek maiatzean bahitu zuten Greziako ontzia.
Hunkituta, ''Alakrana''ko arrantzaleak ''Ariana''ra eraman zituztela gogoratu du. Bertan, bi emakume eta 11 urteko neskato bat ikusi zuten. Antza, piratek neska bortxatu egin zuten.
"Giza eskubideak existitzen badira, hemen daukaten puta seme hori utzi (''Abdu Willy'' piratari buruz) eta jende hori erreskatatu behar dute. Bestela, hil egingo dituzte".
Bere hitzetan, "nazkagarria" izan da ''Alakrana'' auzian Gobernuak egindako jestioa.
''Alakrana'' atunontziko arrantzaleak goizeko 10:00ak aldera heldu dira Gernikako Epaitegira, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzera.
Victor Bilbao izan da heltzen lehena, emaztearekin batera. Minutu batzuk beranduago arrantzale talde handia sartu da Epaitegira, tartean Gaizka Iturbe bere emazte eta alabarekin batera.
Pedrazen aurrean deklaratu baino lehen, ''Alakrana''ko sukaldariak, Angel Mari Diegok, adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean. Bere esanetan, arrantzaleek "ez daukate izkutatzeko ezer". "Biktimak izango garela pentsatzen dut", gaineratu du.
Bere esanetan, zaila izango da Espainiak atxilotutako bi piratak identifikatzea, arrantzaleak "bat-batean" giltzapetu zituztelako, "bata bestearengandik bereiztea zaila delako".
"Txinatarrekin gertatzen dena piratekin ere gertatzen da, denak berdinak direla ematen dute. Norberak ikusi beharko du piratak gogoratzen dituen", gaineratu du.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailea Gernikara gerturatu da Somaliako piratek 47 egunez bahituta eduki duten ''Alakrana'' atunontziko arrantzaleei galdeketa egiteko. Bihar Vigora joango da.
Pedrazek, besteak beste, datozen asteotan epaituko dituzten bi piraten argazkiak 16 arrantzaleei erakusteko asmoa duela esan du.
Deklarazioak luze jotzea aurreikusi dute eta bi txandatan egingo dituzte. Lehenengoa Gernikako epaitegian izango da gaur eta bertan Bermeo eta Bizkaiko kostaldeko beste herri batzuetakoak diren arrantzaleek deklaratuko dute, eta bigarrena, berriz, Vigon izango da eta bertan Galiziako zortzi marinelak galdekatuko ditu Pedraz epaileak.
Gainera, epaileak bahituei Cabdullahi Cabduwily, alias ''Abdu Willy'', y Raageggesey Hassan Aji, apodado ''Raageggesey Hassan Aji''ren aurkako epaiketan akusazio partikular bezala aurkezteko aukera eman die. Baina euskal arrantzaleek esan dutenez, ez dira akusazio partikular bezala aurkezteko. Bi pirata somaliar hauei legez kanpo 36 bahiketa (bana Alakranako arrantzale bakoitzarengatik), indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta armen erabilpena leporatzen diete.
Galdeketa armadoreari
Epaileak gainera, Bermeon egoitza duen Echabastar Fleet enpresako armadoreari ere galdeketa egin dio, besteak beste, bere bertsioaren berri eman diezaion.
Fiskaltzak aparteko pieza bat ireki du Londresen (Erresuma Batua) dauden abokatuen bulegoak ikertzeko. Bulegootan, ustez erreskatea ordaintzeko bitartekari-lanak egin zituzten.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
16:30 2012/05/18
KIROLAK
BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
22:05 2012/05/18
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
10:00 2012/05/19
STREAMING-A
Scratch eguna
11:00 2012/05/19
Joera
Astelehena 21
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Ikusiena
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
'Vaya Semanita, Cambio Radical': Nekane Amaya, la gitana abertzale
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Lobo teme a los gorilas
Vídeo Navarra directo | Más de 1500 personas en el Lip Dub de Huarte
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Hasta dónde se llega por comida
Vídeo | Cara a cara entre Maria Antonia Iglesias e Iñaki Ezkerra
Bisitaria saioko bideoa | Olasagasti eta Euzkitze, Igeldoko itsasoan
Entrevista al periodista musical Juan Claudio Cifuentes “Cifu”
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
Entrevista a Juan Ignacio Crespo, analista financiero | Audio Ganbara
Ventajas y desventajas de los dispositivos de almacenamiento
Benito Lertxundi nos presenta su nuevo trabajo, 'Oroimenaren Oraina'
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Inauguran en Barcelona el mayor museo del Cannabis del mundo
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo | Cara a cara entre Maria Antonia Iglesias e Iñaki Ezkerra
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo de cocina | Robin Food ha preparado arroz con bogavante
Video | ¿Qué piensan los chinos sobre las declaraciones de Azkuna?
Video de Euskadi Directo | Un poblado romano a las puertas de Bilbao
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Video | Final de la Champions League: El Chelsea levanta la copa
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de la 14ª etapa del Giro | Victoria para Amador y Hesjedal, nuevo líder
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Promozio bideoa | Italiako Giroa, zuzenean, arratsaldero ETB-1en
Presentan la undécima edición de la maratón de montaña Zegama-Aizkorri
Vídeo del triunfo de Lars Bak en la etapa 12 del Giro de Italia
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Medemen lehen eleberriaren bideoa | 'Aspasia, amante de Atenas'
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
A última hora, Coldplay decide no autorizar la emisión del concierto
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Bisitaria saioko bideoa | Olasagasti eta Euzkitze, Igeldoko itsasoan
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Thriller abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Iñigo eta Zuriñe, Hey baby qué pasó abesten
Kantuan saioko bideoa | Zuriñe Hidalgo, Andar Conmigo abesten
Kantuan saioko bideoa | Sara Azurza I will always love you abesten
© EITB - 2012 - Lege Oharra