Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Urduliz (Bizkaia)

Emakume bat hil egin da bere baserrian lapurreta egon eta gero

Erredakzioa

2009/12/22

Emakumezkoa 83 urtekoa zen. Gainera, 70 urteko gizonezko bat larri zauritu da. Erasoa ostiralean jazo zen, baina Ertzaintzak gaur izan du horren berri.

Laurogeita hiru urteko emakumezko bat hilik topatu dute gaur Urdulizeko baserri batean, eta 70 urteko gizonezko bat larri zaurituta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak informatu duenez.

Aipatu iturrien arabera, baserrian lapurrak sartu ziren ostiralean, eta erasotzaileek lotuta utzi zituzten bi pertsonak, baina Ertzaintzak ez du horren berri izan gaur arte.

Antza denez, zenbait lapur baserrian sartu ziren ostiral arratsaldean, eta bi pertsonak lotuta utzi zituzten. Ondoren, ihes egin zuten. Ertzaintzak ez daki zer edo zer ostu zuten.

EAEko Poliziak gaurko 10:00etan izan du gertatutakoaren berri, eta berehala hara bertaratu dira, osasun-langileekin batera. Han, emakumezkoa eta haren neba topatu dituzte. Gizonezkoa Gurutzetako Ospitalera eraman dute, baina medikuek ez dute zehaztu zaurien larritasun maila.

Ertzaintza baserrian dago testigantzak eta frogak biltzen. Getxoko goardiako epailea ere hara joan da, gorpua eramateko baimena emateko.

Abuztuaren 17an, Ertzaintzak 16 eta 40 urte arteko lau gizonezko atxilotu zituen, baserri horretan bertan lapurreta egitea egotzita.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa