Albisteak

Gizartea

Gizartea

Gazteei eta nerabeei zuzendua

Gehituk gaixotasun sexualak sahiesteko euskarazko gida kaleratu du

Erredakzioa

2010/01/07

Elkarteak 7.500 ale argitaratu ditu kanpaina hau garatzeko eta lelo bereko kartelak ere zabalduko ditu.

Euskal Herriko Gay, lesbiana, bisexual eta heterosexualen Elkarteak, Gehituk, sexuari buruzko eta har daitezkeen beste hainbat gaixotasuni buruzko informazio interesgarria bildu du nerabeei eta gazteei zuzendutako euskarazko gida berri batean.

Sergio Iñiguez Gehituko koordinatzaileak adierazi du elkarteko gazte talde bat Sexu seguruagoa izeneko liburuxka horren egilea dela eta, hortaz, "gazte jendearen lengoaiarekin idatzia dago eta diseinu erakargarria du".

Gidak 40 orrialde ditu eta sexua praktikatzerakoan drogak hartzeak duen eragina, emakumezkoen eta gizonezkoen sexu organoen anatomia, eta sexurako jostailuei buruzko informazioa biltzen duela azaldu du Iñiguezek.

Elkarteak 7.500 ale kaleratu ditu eta kanpaina honetan lelo bereko kartelak ere zabalduko dira. Horrez gain, www.sexuseguruagoa.com webgunean ere informazio gehiago topa daiteke.

Iñiguezek azpimarratu du gida horretan ere homosexualek Euskadin dituzten osasun baliabideei eta informazio eta laguntza guneei buruzko informazioa jasotzen dela.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa