Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

EHUren ikerketa

Bilboko gazteek oso barneratuta dituzte estereotipo sexistak

2008/11/18

15 eta 20 urte bitarteko gazte gehienek maitasunari buruz dituzten ideiak eta baloreak, maitasun ereduak eta erakargarritasun eredu femeninoak nahiz maskulinoak gizonek menderapen egiturarenak berarenak dira, EHUren ikerketa baten arabera.

Euskal Herriko Unibertsitateak bilbotar gazteen harremanen eta genero indarkeriaren arteko lotura ikertu du eta genero estereotipo sexistak oraindik ere oso errotuta daudela eta genero indarkeriarekin lotutako egoerak detektatzeko eta horri aurre egiteko baliabiderik ez dutela ondorioztatu du.

Analisia Soziologia Fakultateak egin du eta 15 eta 20 urte arteko gazteak izan ditu aztergai.

Horrela, ikerketak dioenez, "Bilboko gazte unibertsitarioak sozializatu diren testuinguru kulturalean maitasunari buruz dauden ideiak eta baloreak, maitasun ereduak eta erakargarritasun eredu femeninoak nahiz maskulinoak gizonek menderapen egiturarenak berarenak dira eta ideia eta balore horiek dira bikotearen harremana afektiboak eta sexualak bideratzen dituztenak".

Mila Amurrio EHUko irakasle ikerketaren egileetako batek adierazi duenez, bikote harremanak definitzerako orduan berdintasunezko harremanen ezaugarriak aipatzen dituzte gehienbat; baina, berriro ere, mendeko harremanek berezkoak dituzten elementuak agertzen dira kasu askotan: "emakume gazteek babesa eta segurtasuna nahi dute eta mutil gazteek emakume erakargarriak eta ederrak nahi dituzte, harreman sexualetan arrakasta izateko".

Horrek guztiak, gainera, estereotipoen eragina indarrean dirauela eta, ondorioz, horrek arrisku egoerak eragiten dituela erakusten du, Amurriok esan duenez,

Irakasleak genero bien arteko ezberdintasunak ere azpimarratu nahi izan ditu. Gizonezkoen kasuan, lagunartea maskulinitatea erakusteko esparru gisara ulertzen dute gizonezko askok. Lortutako sariak erakusteko lekua. Neskentzat,
ordea, sentimenduak adierazteko eremua da.
Gazteek ez dute ez dituzte estrategia egokiak, beren harremanetan genero indarkeria antzemateko eta ulertzeko, ezta horren aurrean erreakzionatzeko ere. Hori dela eta, genero indarkeria helduek dituzten bikote harremanekin lotzen dituzte; konpromisoa, elkarbizitza eta aitatasuna oinarri diren harremanekin hain zuzen.

Halere, Amurrio bozeramaile izan duen ikerketa taldeak argi utzi nahi izan du "bikotea izatea ez dela tratu txarren egoerak bizitzeari lotutako zirkunstantzia; bai, ordea, harreman mota". Eta aipagarria da tratu txar kopurua altuagoa izan ohi dela harreman informalagoak dituztenen artean.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa