Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Arkeologia

Iruña-Veleiako zuzendariak ukatu egin du aurkikuntzak faltsuak direla

2008/11/21

Eliseo Gil indusketak kudeatzen dituen enpresako zuzendariak esan du batzorde zientifikoaren ondorioak "iritziak" baino ez direla, eta "lintxatze mediatikoa" pairatzen ari dela salatu du.

Eliseo Gilek, Lurmen Iruña-Veleiako (Araba) indusketak kudeatzen dituenenpresako zuzendariak, defendatu du ikerketa Komisioa osatzen duten adituekezagutarazitako ondorioak "iritzietan oinarrituta" daudela. Halaber,neurri adminstratiboak, legalak eta politikoak hartuko dituztela iragarri du.

Gil Langraiz Okan agertu da komunikabideen aurrean Komisioak (Iruña-Veleiako indusketa lanak ikertzen dituena) atzo ondorioztatutakoaren harian bere iritzia aurkezteko.

Garatutako txostenetan, zientzilariek zalantzan jarri dute aurkikuntzaren benetakotasuna, eta, manipulatuak izan daitezkeela adierazi dute. Komisioa III, IV eta V mendeetako keramiketan, harrietan eta hezurretan aurkitutako irudiak eta testuak ikertzeko sortu zuten.

Indusketa lanen zuzendariaren esanetan, tamalgarria da "soilik proportziorik gabeko ondorioak eragin dituzten iritziak erabili izana" eta aurkikuntza benetakoa dela berretsi du.

Zehatz-mehatz, kalkulatutako datak arkeologoek egindako "hobetzeko proposamenak" direla esan du eta, Gilen hitzetan, VI mendekoak izan daitezke, nahiz eta lehen III, IV eta V mendeetakoak izan zitezkeela esan.

Halaber, 2006an karbono 14 teknikarekin Groningeneko Unibertsitateak (Holanda) egindako analisiak aipatu ditu, "piezen benetakotasuna agerian jarri zituzten" eta.

Horrez gain, berretsi du Komisioa "zientziaren ikuspuntutik aholkuak emateko eta ez epaiak ezartzeko" sortua izan zela. "Bereak ez diren eskumenak hartu ditu bere gain", salatu duenez.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa