Albisteak

Gizartea

Gizartea

'Eskola 2.0' programa

Wifia ez da arriskutsua ikasleentzat, ikerketa baten arabera

Erredakzioa

2010/03/09

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azterketa bat egiteko agindu zion Telekomunikazio Ingeniarien Eskolari, eremu elektromagnetikoen neurketak egiteko.

Wifi haririk gabeko teknologia eskola-umeen osasunerako arriskutsua ez dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak agindutako ikerketa batek. Wifi teknologia ''Eskola 2.0'' egitasmoaren oinarria da.

Hezkuntza Sailak Telekomunikazio Ingeniarien Eskolari azterketa bat egiteko agindu zion, eremu elektromagnetikoen neurketak egitea, alegia. Horrela, ''Eskola 2.0'' programan erabiliko den wifi teknologia osasunerako kaltegarria den egiaztatu nahi zuten.

2009ko abenduaren 18an azterketa hori egiteko konpromisoa hartu zuen Hezkuntza Sailak.

Gainera, eremu elektromagnetikoen neurketak egiteko eskatu zion Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari otsailaren 4an, ''Eskola 2.0'' egitasmoa ikasgeletan martxan jarri baino lehen.

Ondorioak

Ikerketako ondorioen arabera, haririk gabeko teknologia horren "kaltegarritasun eza" agerian uzten dute egindako neurketek. Ondorioak Legebiltzarreko talde politikoen esku jarri dituzte gaur.

Isabel Celaak zuzendutako Sailak azpimarratu duenez, teknologia hori "erabat segurua" dela esan daiteke.

''Eskola 2.0'' egitasmoaren bidez Internet konexioa izango duen ordenagailu txiki bat izango dute Lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek. Horrela, 539 ikastetxe publikok eta hitzartutako 401 zentrok 18.000 ordenagailu eramangarri baino gehiago jasoko dituzte ikasturte honetan.



Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa