Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Gertakaria

12 urteko mutiko bat desagertu da Zornotzan

Gaizka Palacios

2010/03/09

Iker Etxebarria bart desagertu zen. Herrizaingo Sailak esan du umea zergatik desagertu ahal izan den pentsatzeko "arrazoi eta datu objetiborik" ez duela. Haurrak ihes egin duela baztertu du familiak.

12 urteko mutiko bat desagertuta dago atzotik Zornotzan, eitb.com-ek jakin ahal izan duenez, eta Ertzaintza haren bila dabil atzo gauetik.&' || 'nbsp; Bilaketa-lanak Ibaizabal ibaira zabaldu dituzte.

Iker Etxebarria atzo, 20:30 inguruan, ikusi zuten azkenekoz, ingeleseko eskolatik lagun batekin atera eta gero. Alabaina, bidean banandu egin ziren eta Iker ez zen etxera heldu.

Desagertzearen unean ''Astore'' markako marra gorridun jaka urdin iluna eta panazko praka urdin ilunak zeramatzan soinean. Iker Lauaxeta Ikastolako ikaslea da. Familiak atzo salatu zuen Ertzaintzaren aurrean desagertzea eta gaur herriko kaleetan haurraren argazkiak zabaldu ditu herriko kaleetan. Ikerrek ihes egin duela baztertu dute.


Hipotesi guztiak irekita

Nolanahi ere, Herrizaingo Sailak gaur eguerdian jakitera eman duenez, umea zergatik desagertu ahal izan den pentsatzeko "arrazoi eta datu objetiborik ez dago". Alabaina, era berean, ihes egin duela esateko "daturik ez" dagoela erantsi dute.&' || 'nbsp; Zuhurtzia eskatu du Herrizaingo Sailak eta itxaropen mezua igorri dio haurraren familiari.

Bestalde, Iker bilatzen lagundu nahi duen herritar orori 14:00etan Zelaieta Parkean biltzeko deia luzatu du Etxebarria sendiak.&' || 'nbsp;







webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa