Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Legebiltzarra

EITBk Baionako egoitzaren kudeaketarako deialdi publikoa egingo du

Erredakzioa

2010/03/09

Aberto Surio EITBko zuzendariak esan duenez, "euskara indartzeko sorrera garaiko helburuari erantzuteko" lanean segituko du Baionako egoitzak.

EITBk Baionan egoitza izaten jarraituko duela esan du Aberto Surio hedabideko zuzendari nagusiak, "euskara indartzeko sorrera garaiko helburuari erantzuteko", eta gutxienez hiru kazetari ariko direla bermatu du.

EITBk Baionan (Lapurdi) duen korrespontsaliaren jarduerak 5,5 milioi euroko kostua izan du azken hamar urteetan, Alberto Surio EITBren zuzendari nagusiak jakitera eman duenez.

Surio Legebiltzarreko kontrol batzordean izan da gaur Aralarrek Baionako egoitzaren inguruan egin behar zizkion galderei erantzuteko.

Euskal Irrati Telebistaren zuzendari nagusiak esan du esleipen kontratua hilabete honetan amaituko dela eta eskaintza publikoa deituko duela egoitza mantenduko duen enpresa bat kontratatzeko.

Enpresa berri horrek egoitza "fundatu zuteneko" helburuari erantzun beharko diola argitu du, hau da, euskara sustatzea izango du helburu.

Suriok iragarri duenez, enpresa berriari dagokio langile kopurua zehaztea, baina eskaintzan agertuko den baldintzetako bat gutxienez hiru kazetari kontratazea izango da: bat ETBrentzat, beste bat Radio Euskadirentzat eta hirugarren bat Euskadi Irratiarentzat.

Era berean, astero 30 minutuko saio bat egitea edo egunero sei minutuko bat egitea exijituko diote enpresa berriari.

Zuzendari nagusiak esan du datozen asteetan deituko duela eskaintza publikoa eta enpresa bat kontratatzen dutenean jakingo dutela zer gertatuko den Lapurdiko bulegoko egungo bost langileekin.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa