Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Istripua

19 urteko mutil bat hil da Iruñean auto batek harrapatuta

Erredakzioa

2010/03/19

Horrez gain, 19 urteko neska bat zauritu da Aitzoaingo (Berriobeiti) Iruregaña industrialdean dagoen diskoteka baten kanpoaldean izan den beste istripu batean.

19 urteko mutil gazte bat hil da gaur goizean Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta. Istripua Oberenako biribilgunean jazo da, 07:00ak inguruan. Udaltzaingoak ikerketa bat jarri du abian, istripua nola gertatu den argitzeko.

Udaltzaingoak azaldu duenez, badirudi gazteak errepidea zebrabidetik kanpo gurutzatu duenean gertatu dela istripua. Autoren gidaria 20 urteko mutil bat da; alkoholemia froga egin diote eta emaitzak negatibo eman du.

Bestalde, 19 urteko neska bat Bideko Ama Birjinaren Ospitalera eraman dute auto batek harrapatu ostean. Hainbat kolpe hartu ditu, baina bere egoera ez omen da larria.

Istripua 06:46 inguruan gertatu da, Aitzoaingo (Berriobeiti) Iruregaña industrialdean dagoen diskoteka baten kanpoaldean.





Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa