Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Emakumeen kontrako indarkeria

Atxilotu bat Gasteizen bere bikotekide ohiari kalean erasotzeagatik

Erredakzioa

2010/03/20

Ustezko erasotzailea ertzain-etxean dago epailearen esku noiz jarriko duten zain. Biktima ospitale batera eraman dute eta bertan artatu dizkiote zituen zauriak; ez dirudi ezer larririk duenik.

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atzeman du Gasteizen genero-indarkeria delitu baten ustezko egilea delakoan; bere bikotekide ohiari kale erdian eraso egin izana leporatzen diote.

02:10ak aldera, Ertzaintzak erasoaldi baten inguruko deia jasi du. Deiaren arabera, gizon batek emakume bati eraso egin omen dio Gasteizko Jose Mardones kalean.

Biktimak bere bikote ohiak eraso egin berri ziola baieztatu du; iletik heldu eta lurrera bota ostean, hainbat kolpe eman omen zizkion eta segidan, erasotzaileak handik ihes egin omen zuen.

Ertzaintzak ustezko erasotzailea antzeman du hiriko Olagibel kalean. Berehala atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute; bertan dihardu oraindik epailearen esku noiz jarriko duten zain.

Era berean, biktima Gasteizko ospitale batera eraman dute eta bertan artatu dizkiote zituen zauriak; ez dirudi ezer larririk duenik.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa