Albisteak

Gizartea

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekidea hil du L'Hospitalet de Llobregaten

Erredakzioa

2010/09/02

Etxebizitzan hil omen du emakumea arma zuri batekin, eta bertan atxilotu dute. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016

Gizon batek bikotekidea hil du gaur goizaldean L''Hospitalet de Llobregaten, Esquadra Mossoek Europa Pressi adierazi diotenez.

Bikotea etxebizitza berean bizi zen eta bertan atxilotu dute Jose Alberto C.L., 40 urtekoa. Antza, etxean hil du 29 urteko emakume dominikarra, arma zuri bat erabiliz. Gizonak ez zuen bikotearengandik urruntzeko agindurik.

03:00ak aldera abisua jaso ondoren,&' || 'nbsp;Mossoen patruila bat eta Larrialdietako Osasun Sistemako anbulantzia bat bertaratu dira La Torrasa auzoko etxebizitzara. Bertan, erasotzailea eta biktima aurkitu dituzte; azken hori, larri zaurituta. Emakumea ospitalera eraman dute, baina hil egin da.

Biktima Bartzelonako hiriguneko hotel bateko gela-zerbitzaria zen eta 7 eta 11 urte bitarteko hiru seme-alaba zituen, aurretik izandako beste harreman batekoak. Duela bi urte Doctor Marti i Juli kaleko 143 zenbakiko etxe batean zuten logelan bizi zen ustezko hiltzailearekin. Dominikar Errepublikako beste familia batekin konpartitzen zuten pisua, baina horiek ezin izan dute erasoa eragotzi.

Gizonak Dominikar Errepublikako loteria saltzen zuen Espainian, eta horrek ere seme-alabak zituen, aurretik izandako beste harreman batekoak.


44. biktima

Eraso honekin, 2010ean 44 dira euren bikotekideen edo bikotekide ohien esku hil diren emakumeak.

Berdintasun Ministerioak, biktimen kopurua kontrolatzen duen organismoak, ez du oraindik ofizialki baieztatu, baina L''Hospitalet de Llobregaten hil duten emakumea irailean hil den lehenengoa da eta urteko 44.a. Iaz, epe berean, 38 emakume hil ziren emakumeen kontrako indarkeriaren ondorioz.


Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako arreta zerbitzua: 016


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa