Albisteak

Gizartea

Gizartea

Aurrerapena, nekazaritzan

Euskal enpresa batek patatak airean ekoizten ditu, lurrik gabe

Erredakzioa

2010/11/02

Aeroponia izeneko sistema berritzaile baten bidez ekoizten dituzte. Horri esker, orain arte hiru edo lau patata batzen zituzten lekuan, 20 ere bildu dituzte orain.

Patata-ekoizpenaren inguruko ezagutza zientifikoa hedatzeko elkarteak, Newco izenekoak, airean lurrik gabe ereiten diren patatak ekoizteko proiektua jarri du martxan, Neiker-Tecnaliaren laguntzarekin. Patatak aeroponia izeneko sistema berritzaile bati esker lortzen dituzte, eta teknika horrek ekoizpena handitzen du; ohiko metodoa erabiliz landare bakoitzetik hiru edo lau patata lortzen zituzten, eta metodo berriaren bidez 20 inguru lor daitezke.

Horren arduradunek esan dutenez, sistema berriarekin landareek lurrean izan ditzaketen gaixotasunak ekidin eta ura eta ongarriak aurrezten dituzte. Estatu osoan egin den horrelako lehenengo esperientzia izan da honakoa.

Ekoizpen-mota berritzaile hau, aeroponia, negutegietan egiten dute, landareen sustraiak airean jarri eta iluntasunean edukita.

Landarea eta patata garatze aldera, langarreztapen sistema bat erabiltzen dute erpe edo sustraietan elikagaiak jartzeko, eta, noizean behin, elikagai batzuekin aberastutako ura botatzen diete. Patatak airean garatzeak sustraiak aireztatzea ahalbidetzen du eta lurrean egon daitezkeen patogenoak ekiditen ditu. Horrela, landareen ekoizpena handitu egiten da eta, ondorioz, baita patataren prezioa merkatu ere.

Horrez gain, ekoizpen eredu berriak erabili beharreko ur eta elikagaien kopurua murriztu egiten du. Gainera, aeroponiaren bidez, landareak bere garapenaren une bakoitzean behar dituen bi elikagai horien kopurua zehaztu dezakete eta, horrela, ekoizpen jasangarriagoa egiten dute.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa