Albisteak

Gizartea

Gizartea

Gastronomia

Zazpigarren Michelin izarra lortu du Berasategik

Erredakzioa

2010/11/26

Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxeak (Larrabetzu) bi izar Michelin lortu ditu. Bestalde, Donostiako Mirador de Ulia jatetxeak bere lehen izarra jaso du.

Martin Berasategi sukaldari gipuzkoarrak bere zazpigarren Michelin izarra lortu du gaur, Santo Hotel Catedral bere Sevillako jatetxeari dagokiona hain zuzen ere. Sukaldari ospetsuaren Lasarteko jatetxeak hiru zituen dagoeneko, bi Bartzelonakoak eta bat Tenerifekoak.

Beste euskal jatetxe batzuek ere jaso dituzte Michelin izar gehiago. Eneko Atxa sukaldariaren Auzrmendi jatetxeak (Larrabetzu) bigarren izarra lortu. Donostiako Uliak eta Gasteizko Ikeak lehenengo aldiz jaso dute Michelin gidaren errekonozimendua, izar bana eskuratuta.

Hiru izar dituzten artean ez da aldaketarik izan, eta maila gorenean jarraituko dute Juan Mari Arzakek, Martin Berasategik eta Pedro Subijanak.

Espainia eta Portugal Michelin Gida 2011 aurkeztu dute gaur Donostiako Maria Cristina hotelean. Aurrenekoz Madriletik at egin dute aurkezpena. Patxi Lopez lehendakaria, Bernabe Unda Industria sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Odon Elorza Donostiako alkatea bertan izan dira.

Era berean, Donostia "biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria" dela azpimarratu dute.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa