Albisteak

Gizartea

Gizartea

21 Michelin izar

Euskadiko ahalmen gastronomikoa erakutsi dute Madrid Fusionen

Erredakzioa

2011/01/27

Euskadikojatetxeetan guztira 21 Michelin izar biltzen dituzten hamahiru sukaldari bertaratu dira Madrilgo biltzarraren bigarren jardunaldira.

Euskadik bere ahalmen gastronomikoa erakutsiz egin du gaur bere aurkezpena Madrid Fusión biltzarrean.

Euskadikojatetxeetan guztira 21 Michelin izar biltzen dituzten hamahiru sukaldari bertaratu dira Madrilgo biltzarraren bigarren jardunaldira, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillarekin, Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muelarekin eta Basque Culinary Center erakundeko zuzendari Joxe Mari Aizegarekin batera.

Hiruna Michelin izar dauzkaten hiru sukaldariak bertaratu dira Madrid Fusión biltzarrera: Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta Martín Berasategi, baita bina Michelin izar dauzkaten bi chefak ere: Andoni Luis Aduriz eta Eneko Atxa.

Eta Euskadik dituen izar bateko 12 sukaldarietatik bederatzi ere bai: Javier Gartzia, Fernando Canales, Daniel García, Daniel López, Rubén Trincado, Zuriñe García, Gorka Txapartegui, Jose Ramón Berriozabal.

Euskadiren 21 Michelin izar Madrid Fusión biltzarrean egotea “Euskadik gastronomiaren alde egiten duen apustuaren froga da, mundu osoan erreferentzia enogastronomiko bat bihurtzeko egiten duen apustuaren froga”, Zorrillak esan duenez.

Eusko Jaurlaritzak gastronomia bultzatzeko eginiko apustuetako bat Basque Culinary Center erakundearekin gauzaturiko lankidetza izan da. Erakundearen helburu nagusia prestakuntza, ikerketa eta berrikuntzako azpiegitura bat sortzeko aukera bultzatzea da, gastronomia-, ostalaritza- eta janari-sektorea bultzatzeko, nazioarteko bokazio argiarekin.

Esparru horretan, Joxe María Aizegak Elikadura eta Gastronomiako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren ildo nagusiak aurkeztu ditu. Irailean martxan jarriko den Zientzia Gastronomikoen Fakultatearekin batera, instalazio berean bi arloak bateratuko dituen zentro bakarra izango da munduan.

Horren ildotik, Zientzia Gastronomikoen Fakultateak izango duen jarduera ikertzaile eta berritzailearen berri eman du, baita graduko, graduondoko eta etengabeko prestakuntzako ikasketen berri ere.

Espainian ez dago unibertsitate-mailako beste prestakuntza-eskaintza ofizialik gastronomiaren eremuan.

Basque Culinary Center erakundeak honako helburu hauek ditu: Euskadiko eta Espainiako sukaldaritzaren jarraipena bultzatzea, aurrerantzean ere goi-mailako sukaldaritzaren eta berrikuntzaren gune nagusietako bat izan dadin; ikerketa eta jakintzaren transferentzia bultzatzea gastronomiaren profesionalen artean eta gastronomiarekin zuzenean eta zeharka lotutako enpresa- eta jakintza-sektoreen artean; eta nazioarteko proiekzio bat lortzea, Euskadi munduko goi-mailako sukaldaritzaren erakargune nagusia izan dadin.

Gainera, zentroak teknologia-transferentzia eta berrikuntza bultzatu nahi ditu sektoreko enpresetan.

Eraikina altxatzeko obrak amaitzen ari dira une honetan. Solairu batean, ikerketa-zentroa ezarriko da, zenbait laborategi eta ikerketa-tailer bilduko dituena, baita analisi sentsorialeko eta esperimentaziorako zenbait gela ere. Basque Culinary Center erakundeak 20 ikertzaile izango ditu, zeregin horretan bakarrik arituko direnak.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa