Albisteak

Gizartea

Gizartea

Tabakoaren legea

Txokoetan erre ahal izango da, baina elkarteetan ez

Erredakzioa

2011/02/17

Rafael Bengoa Osasun sailburuak adierazi du elkarte bezala erregistratutako txokoek edota langileak dituzten haiek bete beharko dutela tabakoaren legea.

Rafael Bengoa, Osasun sailburuak adierazi du, erretzearen debekuak langileak dituzten txokoei edota elkarte gisa erregistratutakoei eragingo diela, eta beraz, lagun arteko txokoetan erre daitekeela.

Bengoak argitu du, Jaurlaritzak txokoen artean "bi kategoria" bereizten dituela, "elkarteen legeari lotutakoak" eta "txikiagoak direnak, lagun artekoak, elkarte bezala erregistratu gabekoak, langilerik ez dutenak, erretzaile pasiboaren arriskurik ez dutenak".

Hala, osasun sailburuak azpimarratu du lagun arteko txoko horietan erre daitekeela.

Joan den otsailaren 3an onartu zen tabakoaren kontrako legea EAEn. Lege horretan ez da elkarte gastronomikoen inguruko aipamen berezirik egiten, eremu pribatua izaki barne araudi bat jarraitzen dutelako.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa