Gizartea
Erredakzioa
2011/03/18
Ibai-eder urtegitik gertuko baserritar batek baieztatu du emakumeak kolpeak zituela aurpegian eta buruan. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.
Ignacio Azpeitiako (Gipuzkoa) Ibai-eder urtegitik gertu bizi den baserritarrak baieztatu du atzo aurkitu zuten gorpuak kolpeak zituela aurpegian eta buruan. Gainera, hilotza aurkitu zuenetako bat izan omen zen bera eta inguruan "odol asko" ikusi zuela aipatu du.
Ignaciok azaldu duenez, bere emazteak eta lagun batek "bi manta, poltsa bat, pistola bat eta betaurreko batzuk" aurkitu zituzten. Gainera, "odol asko" ere ikusi omen zuten bertan.
Hori horrela, emazteak abisua eman zion Ignaciori eta hura eta semea berehala joan ziren ea zerbait ikusten zuten. Hara iritsi eta ezer ez omen zuten ikusi, baina azkeneko momentuan, "uretan zerbait bazegoela" ikusi zuen eta "uraren gainetik aurpegi bat" ageri zen.
"Semeari esan nion pertsona baten aurpegia zirudiela. Hitz egiten ari ginela, hemen inguruko beste baserritar bat agertu zen eta urtegira jaitsi zen. Emakume baten gorpua zela esan zuen, beraz, Ertzaintzari deitu genion", adierazi du.
Ignaciok azpimarratu du hilotza agertu zen lekuan pistola bat aurkitu zutela, baina "plastikozkoa zirudien". Ertzaintzak baieztatu du jaurtigairik gabeko arma bat zela.
Ertzaintza ari da kasua ikertzen. Jasotako datuen arabera hilketa bat izan daiteke. Hori baieztatuko balitz bost eguneko epean Gipuzkoan izan den bigarren hilketa kasua litzateke.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Joera
Asteazkena 22
Osteguna 23
Ostirala 24
Larunbata 25
Igandea 26
Astelehena 27
Ikusiena
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Beso entre Omar y Vero y la reacción de Lujanbio | El Conquistador
Vaya Semanita, Cambio Radical: Nekane Amaya, la gitana abertzale
Manu se enfada con Andoni por un comentario | El Conquis 2012
Iñaki López habla con la gúia del bote de Korta | El Conquistador
Ibon gana a Larraitz en un duelo muy emocionante | El Conquistador
Así se grabó el séptimo capítulo de El Conquistador | Joking of
Imágenes del Korta verdadero en la sexta edición | El Conquistador
Saskibaloia zuzenean | Gescrap Bizkaia-Montepaschi Siena ETB-1en
Juan Echanove cocina el plato rollo de carne picada | Robin Food
Ziripot y Miel Otxin en los carnavales de Lantz | Navarra directo
Vídeo de detenciones en Andoain y Tolosa | Detenidos Otaño e Igerategi
Murrizketen aurkako protesta Leioako zaharren egoitzan bideoa
Vídeo de Michel Teló | Michel Teló y su 'Ai se eu te pego', en España
Vídeo Denuncian los recortes en las sustituciones de las residencias
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Montepaschi Siena-Gescrap Bizkaia, zuzenean, gaur gauean, ETB-1en
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo del concierto de Madonna en la Super Bowl | Vídeo de Madonna
El Lokomotiv de Moscú llega a Bilbao | Europa League | Athletic
Vídeo del Athletic-Lokomotiv | Juegan este jueves en San Mamés (19:00)
Vídeo de avalancha de aficionados del Oviedo en Lugo | Vídeo fútbol
Olaizola-Beroiz vs Arretxe-Begino (22-11) | Binakako Txapelketa 2012
Vídeo de snowboard | Entrevista con Lucas Egibar y Manex Azula
Vídeo del partido Athletic-Lokomotiv del jueves | Europa League
Vídeo de la bofetada de Chisora a Klitschko durante el pesaje | boxeo
Vídeo de declaraciones de Xala y Laskurain | Vídeo de pelota vasca
Titín-Merino vs Lasa-Peñagarikano (15-22) | Binakako Txapelketa 2012
© EITB - 2012 - Lege Oharra