Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Orion

Ehunka pertsona bildu dira Amaia Azkueren hilketa gaitzesteko

Erredakzioa

2011/03/19

Kontzentrazioa isilean egin dute eta 15 minutu iraun ditu. Bukaeran txalo zaparrada egin dute eta senitartekoek azken egunetanemandako babesa eskertu diote jendeari.

Ehunka pertsona Orioko Udaletxeko Plazan bildu dira Amaia Azkueren hilketa gaitzesteko. Azkueren hilotza Azpeitiako Ibai-Eder urtegian aurkitu zuten asteazkenean. Gorpuan zituen zaurien arabera, izugarrizko jipoia eman zioten.

Azkueren senitartekoak, ahizpetako bat barne, kontzentrazioan izan dira, oso hunkituta. Ekitaldiak 15 minutu iraun ditu, isilean, eta txalo zaparrada batekin bukatu da. Senitartekoek jendearen presentzia eta azken egunetan emandako babesa eta elkartasuna eskertu dute.

Bertan izan dira, besteak beste, Jon Redondo eta Jon Urien Orioko eta Getariako alkateak, hurrenez hurren. Baita Antonio Arruti Gertariako alkatea ere.

Kazetariei egindako adierazpenetan, Amaia Azkueren hilketa "kolpe izugarria" izan dela adierazi du Jon Redondo Orioko alkateak. Bere hitzetan, "istripu eso gaixotasun bat aurreikusi daitekem gutxi gora behera, baina horrelako heriotzak kolpe handia dira familiarentzat".

Publizitatea
 

Joera

  • Osteguna 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa