Albisteak

Gizartea

Gizartea

Munduko sukaldaririk onena

Rene Redzepi: 'Sukaldariak gastronautak gara'

Erredakzioa

2011/04/06

Noma Danimarkako jatetxearen sukaldariak "ama-natura esploratzen" dutela azaldu du. Era berean, herrialde bakoitzeko elikagaiak kultura ondasuna direla defendatu du Redzepik.

Rene Redzepi munduko sukaldari onenak Gasteizko Sukaldaritza Kongresu Nazionalean parte hartu du gaur. Sukaldariak "gastronautak" direla esan du Redzepik XVII. biltzarrean, izan ere, "ama-izadia esploratzen" dute. Bestalde, herrialde bakoitzeko elikagaiak kultura ondasuna direla defendatu du Redzepik.

Kongresuko txostenei hasiera eman ostean prentsaurrekoa eskaini du Redzepik. Danimarka toki "oso kultur anitza" dela azaldu du Noma jatetxeko sukaldariak eta herrialde ezberdinetako pertsonak beste leku batzuetan bizitzea "onargarria" dela defendatu du. Horrela, bertako bizilagunek jaioterri horietako jakiak probatzeko aukera dute. Thaildandiako eta Aljeriako jatetxeen adibidea goraipatu du Redzepik. Danimarkako gastronomiarekin gauza berdina egitea "arraro" suertatzeagatik harrituta agertu da.

Horregatik, sukaldari gisa jateko ekintzarekin esperimentatu nahi izan duela adierazi du Redzepik eta "produktuen jatorria baino, ulertzea beharrezkoa" dela defendatu du. "Ni munduaren esploratzaile bat naiz nire sustraietatik abiatuz, eta sukaldariak gastronautak garela uste dut, ama-natura esploratzen dugulako", adierazi du.

Arabako hiriburuan XVII. Kongresu Nazionala egiten ari dira sukaldariak eta Rene Redzepik parte hartuko du bertan. Gauean ''14 Michelin izar'' afaria eskainiko du munduko sukaldaririk onenak, Joan Roca, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Quique Dacosta eta Patxi Eceiza lankideak lagunduta.

Zaldiaran jatetxea

Horrela, ''14 izarren afaria'' bilera gastronomikoa hartuko du gauean Gasteizko Zaldiaran jatetxeak.

Danimarkako sukaldariak aurreratu duenez, afarian zainzuriak plantxan pinu sortekin probatzeko aukera izango dute bezeroek, pinu olio eta ozpinarekin, eta ipuruaz lagundutako gari-zainzuriekin.


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa