Albisteak

Gizartea

Gizartea

Gastronomia

Mugaritz munduko hirugarren jatetxerik onena da

Erredakzioa

2011/04/19

Andoni Luis Aduriz sukaldariaren jatetxeak bi postu igo ditu Restaurant aldizkariak urtero argitaratzen duen zerrendan. Rene Redzepi danimarkarraren jatetxea, onena berriz.

Euskal sukaldaritzak osasun ona izaten jarraitzen du. Horrela, Mugaritz jatetxea munduko hiru onenen artean kokatu da. Danimarkako Noma eta Kataluniako El Celler de Can Roca jatetxeek soilik gainditu dute zerrendan. Danimarkako jatetxeak lehen postuan errepikatu du berriro. Zerrenda Restaurant Britainia Handiko aldizkariak egiten du urtero.

Horrela, Joan Roca kataluniarraren eta Andoni Luis Aduriz euskal herritarraren sukaldeak bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren, San Pellegrino sarietan. Sariak Restaurant aldizkariak antolatu ditu, izan ere, urtero munduko 50 jatetxe onenen zerrenda argitaratzen du.

San Pellegrino sariak sukaldaritzaren ''Oscar''ak dira eta Noma, Rene Redzepi sukaldariaren jatetxea, jarri dute berriro lehendabiziko postuan. El Bulli jatetxea zerrendako lehen postutik kendu zuen Danimarkako jatetxeak iaz. Era berean, Restaurant aldizkariak Adria azken hamarkadako sukaldaririk onena izendatu zuen iazko ekitaldian.

Restaurant aldizkariaren arabera, "Redzepik eskualdeko osagaiak erabiltzen ditu eta horrek erakarri egiten du".

2010eko sutearen ostean

Honenbestez, Mugaritz jatetxe gipuzkoarrak bi postu irabazi ditu (iaz bosgarren izan zen). Adurizek Errenteriako baserri batean duen jatetxeak 2010eko sutea gainditu duela demostratu du.

Adurizek 40 urte ditu eta bere eskaintza gastronomikoa euskal sukaldaritzaren eta munduko gastronomiaren erreferentzia bihurtu da.

Arzak

Bestalde, Arzak jatetxeak postu bat irabazi du eta zortzigarren postuan kokatu da. Juan Mari Arzak beteranoaren ibilbidea saritu du Restaurant aldizkariak.


Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa