Albisteak

Gizartea

Gizartea

Golardoak

Elena Arzakek 2010eko Gastronomia Sari Nazionala irabazi du

Erredakzioa

2011/05/30

Sukalde buru onenaren golardoa eman diote Juan Maria Arzak sukaldariaren alabari. Gainera, Mugaritz jatetxeko Jose Ramon Calvok gela buru onenaren saria lortu du.

Elena Arzakek, Juan Maria Arzak sukaldariaren alaba, eta Pepe Rodriguez Reyek Espainiako Gastronomia Akademiak ematen dituen 2010eko sukaldari onenaren Gastronomia Sari Nazionala irabazi dute.

Donostiako Arzak familiako jatetxean ari da lanean Elena (hiru Michelin izar). Pepe Rodriguez Rey, berriz, Yllescasen (Toledo) kokatutako El Bohio jatetxearen buru da (Michelin izar bakarra).

Gela arduradun onenaren saria Errenteriako Mugaritza jatetxeko Jose Ramon Calvorentzat izan da (bi Michelin izan ditu). Sommelier onenaren golardoa Celler de Can Roca jatetxearen Josep Rocari eman diote. Gironako jatetxe honek hiru Michelin izar ditu eta "Restaurant" aldizkari britainiarraren arabera, munduko bigarren jatetxerik onena da.

Gainera, Gastronomia Akademiak aparteko sari bi eman dizkio David Seijas eta Ferran Centelles El Bulli jatetxearen sommelierrei. El Bullik uztailean itxiko ditu ateak, izan ere, hemendik bi urtetara eta fundazio bat bihurtuta, irekiko baitute berriro.

El Pais egunkariko Rosa Rivas kazetariak 2010eko kazeta lanik onenaren golardoa eskuratu du eta argitalpenei dagokionez, Valentin Fusterrek, Ferran Adriak eta Josep Corbellak idatzitako "La cocina de la salud" liburuari eman diote aipamen bat.

Halaber, iaz gastronomia munduan izandako pertsona nabarmengarriena izendatu dute Jose Andres espainiar sukaldaria. Duela gutxi, gainera, Urteko Sukaldariburu Onena ere izendatu zuen AEBetako James Beard Fundazioak.

Publizitatea

zuzenean

TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia

KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/18

Emisioa ikusi

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    16:30 2012/05/18

  • KIROLAK
    BURUZ BURUKOA: Gonzalez-Bengoetxea
    22:05 2012/05/18

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    10:00 2012/05/19

  • STREAMING-A
    Scratch eguna
    11:00 2012/05/19

 

Joera

  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa