Albisteak

Gizartea

Gizartea

Donostian

Kultur eragileek eta euskal erakundeek agur esan diote 'Txillardegi'ri

Erredakzioa

2012/01/15

Kultura munduko lagun anitz izan dira beilatokian Jose Luis Alvarez Enparantzari azken agurra emateko, baita erakunde ofizialeko ordezkariak ere.

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' idazle, hizkuntzalari eta politikariaren hilotza erraustu dute dagoeneko. Jende andana bildu da Donostiako Errekalde beilatokian honi azken agurra eskaintzeko. Horrela, kultur alorraren ordezkaritza bat izan da bertan, Blanca Urgell Kultura sailburua, hain zuzen ere. Urgellek 'Txillardegi'k euskal literaturari eta hizkuntzari egindako ekarpena azpimarratu du, euskara batuaren sorkuntzari egindakoa bereziki.

Politikariei dagokionez, Patxi Zabaleta, Tasio Erkizia, Ikerne Badiola eta Rebeka Ubera izan dira bertan eta baita kultura munduko hainbat eragile (Andres Urrutia, Xabier Mendiguren, Juan Mari Irigoien eta Aizpea Goenaga). Guztiek nabarmendu dutenez, Euskadi "asko" zor dio 'Txillardegi'ri.

Elizkizuna egingo ez dioten arren, senitartekoek agurra emateko ekitaldi bat egingo dute datorren astean. Halaber, ezker abertzaleak omenaldi bat prestatu du datorren urtarrilaren 29an Kursaalen.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa