Albisteak

Gizartea

Gizartea

Hezkuntza sisteman aldaketak

Eskumarako joera ikusten du Celaák PPren hezkuntza erreforman

Erredakzioa

2012/01/31

''Inprobisazioa'' egotzi die Jose Ignacio Wert ministroak aurkeztutako neurriei, eta ''eskumari lotutako Espainiako sektore ideologizatuenetara'' jotzen dutela esan du.

  • Eskumarako joera ikusten du Celaák PPren hezkuntza erreforman.

    Eskumarako joera ikusten du Celaák PPren hezkuntza erreforman.

Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak ''inprobisazioa'' egotzi die Jose Ignacio Wert ministroak astearte honetan Kongresuan aurkeztutako hezkuntza aldaketei. Celaáren hitzetan, ''eskumari lotutako Espainiako sektore ideologizatuenetara'' jotzen dute neurri berriek.

Wertek iragarri duenez, Bigarren Hezkuntzak, Batxilergoak eta Erdi Mailako Lanbide Heziketak hiru urteko iraupena izango dute aurrerantzean. Gainera, Herritartasunerako Hezkuntza ordezkatuko duen irakasgai berria ere jarriko dute abian, gizalegezkotasuna eta Konstituzioa jorratuko dituena.

Aldaketa hauek hezkuntza sistemaren arkitektura ''goitik behera'' irekitzen dutela esan du Celaák ohar batean. ''Denboran eta eraginkortasunean atzerantz bultzatzen gaituzte neurri berriek'', gaineratu du.

DBHren laugarren maila bertan behera utzita, ''enbor nagusia'' galtzen dela esan du sailburuak. Celaák gogoratu du enbor horren helburua Batxilergoa egingo duten ikasleei ikasketa praktikoagoa eskaintzea dela, eta Lanbide Heziketa aukeratuko dutenei, berriz, maila teorikoko edukiak ematea.



Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa