Albisteak

Gizartea

Gizartea

Osasuna

Minbizien % 35 elikadura on batez saihestu daitezke

Erredakzioa

2012/02/06

Elikadura, jarduera fisikorik eza, eta alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa daude gaur egungo minbizien % 40ren atzean.

  • Mamografia.

    Mamografia. Artxibo irudia

Herrialde garatuetan, baliteke minbizien % 10 fruta eta barazki gutxi jateak ekartzea. Are gehiago, elikadura osasungarri batek % 35 jaitsi ditzake gaixotasun hori izateko aukerak.

Datu horiek, Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari orokorrak, Iñigo Sainz de Inchaustegui Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkarteko (AECC) ordezkariak eta elkarte horretako Gabriel Maria Otalora Bizkaiko gerenteak eskaini dituzte ostegun honetan Bilbon eginiko agerraldian.

Otalorak garrantzi handia eman nahi izan dio gaixotasun horren prebentzioari, elikadurak, aktibitate fisikoak eta alkohol edota tabakoaren kontsumoak gaur egungo minbizien % 40a eragin ditzakelako. Gainera, aipatutako tabakoa gaixotasun hori saihesteko faktore garrantzitsuena da.

Azkenaldian, tabakoaren eraginez sortutako minbizien kopurua igo egin da Euskadin, eta, hori dela eta, Bizkaiko AECCk erretzeari uzten laguntzeko talde-terapiak sortu zituen. Talde horietan 341 pertsonak hartu zuten parte, eta, elkartearen kalkuluen arabera, parte-hartzaileen % 48k utziko dio erretzeari.

Tumore ohikoenak

Euskadin, minbizi kasuek gorantz egin dutela azpimarratu dute, nahiz eta hazkunde horrek biztanleriaren hazkundearekin eta bizi-itxaropenarekin erlazio zuzena izan. Datu horiek direla eta, azken sei urteetan gaitz horrengatik Osakidetzan operatutakoen adinaren batezbestekoa 2,5 urte hazi da.

AECCk eskainitako datuei erreparatuz, gizonen kasuan tumorerik ohikoenak prostatakoak (% 20,7), kolonekoak (% 16,5) eta biriketakoak (% 14.8) dira, eta emakumeen artean bularrekoak (26,4) kolonekoak (% 12,8) eta uterokoak (% 6,2).

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa