Albisteak

Gizartea

Gizartea

Zirkulazio istripua

Gidari bat hil da Getxon, istripu bat izan eta gero ihesean zihoala

Erredakzioa

2012/02/03

Auto gidaria zubi batetik behera erorita hil da. Antza, Sopelan beste ibilgailu batekin istripua izan du eta ihesari eman dio.

23 urteko auto gidari bat hil zen bart Getxon, auto batekin istripua izan eta ihesari eman ondoren, zubi batetik behera erorita.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo 22:30ean bi autok talka egin zuten Sopelan, eta autoetako batek ihesari eman zion.

Beste autoak atzetik jarraitu zion Getxoraino. Bertan iheslaria, 23 urteko gaztea, gelditu egin zen, antza ibilgailuak arazo mekanikoren bat izan eta gero. Korrika jarraitu zuen ihesean, baina errepidearen beste noranzkora joateko zubia pasatzen ahalegindu zen unean behera erori zen eta hil egin zen. 





Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa