Albisteak

Gizartea

Gizartea

Hotz-denboralea

Tenperaturak gora egin du baina euria barra-barra dabil

Erredakzioa

2012/02/05

Astelehenean, zerua oso hodeitsu egongo da. Egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean euria ugaria eta iraunkorra izango da. Elurra 700-900 metrotik gora botako du.

Euskadiko bigarren mailako errepideetako mendate guztiak irekita daude, egunean zehar izandako arazoak gaindituta. Arazoak Araban izan dira, batez ere azken egunetan jausitako elurteengatik. Hala ere, Ertzaintzak zuhurtziaz gidatzeko gomendioari eusten dio euskal sare errepide osoan.

Nafarroan, bestalde, elur-jausi bat izan da, Belaguan, Nafarroa Kirol Taldearen aterpe zaharraren inguruan, eta, ondorioz, NA-137 errepidea itxi egin behar izan dute. Elur-jausiak 40 metroko luzeera eta 1,50 metroko altuera izan du.

Astelehen eta astearterako iragarpena

Astelehenean, zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du; egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean prezipitazioa ugaria eta iraunkorra izango da. Elur-kota 700-900 m inguruan kokatuko da eta egunaren bigarren partean 1000 m-tik gora kokatzeko probabilitatea handia da. Tenperaturan, aldaketarik ez edo gutxi igoko da. Izotz txikia egingo du barnealdeko zenbait puntutan, bereziki mendi inguruetan.

Asteartean zeruak oso hodeitsu jarraituko du. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, bereziki kantauri isurialdean. Goizaldean elur-kota 1000 m-tik gora kokatzeko probabilitatea handia da; egunean zehar jaitsi egingo da eta azken orduetan 500 m inguruan kokatzeko probabilitatea handia da.


Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa