Albisteak

Gizartea

Gizartea

Pedofiliaren aurkako operazioa

Lau atxilotu EAEn, haur pornografiaren aurkako operazio batean

Erredakzioa

2012/02/09

Poliziak guztira 57 pertsona atxilotu ditu 21 probintziatan, Internet bidez haur pornografia partekatu eta zabaltzea egotzita.

Espainiako Poliziak 57 pertsona atxilotu ditu, horien artean hiru Araban eta beste bat Gipuzkoan, haur pornografiaren kontrako operazio batean.

Ikerketa aurrera eraman ahal izateko "Gnuwatch" (zaindaria) izeneko tresna informatikoa erabili dute. Haur pornografia kontsumitzen duten erabiltzaileak non dauden atzematen duen tresna hori duela urtebete hasi ziren erabiltzen, GPS gisa funtzionatzen du eta egunero milioika konexio miatzeko gaitasuna du.

Haur pornografiaren kontrako operazioa 21 probintziatan gauzatu da, 240 disko gogor atzeman dituzte eta beste 24 pertsona inputatu dituzte material pedofiloa zabaltzea egotzita.

Ikerketaren arduradunek jakinarazi dutenez, atxilotuetako batzuk prestakuntza handia dute eta pornografiaren kontrako beste operazio batzuetan atxilotuak izan ziren.





Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa