Albisteak

Gizartea

Gizartea

Zirkulazioa

Izotzak istripu ugari eragin du

Erredakzioa

2012/02/09

Kamioi batek istripua izan du gaur goizean Arrazua-Ubarrundian eta N-1 itxita egon da zenbait orduz. Gainera, izotza istripuak eragiten ari da Arabako eta Nafarroako errepide sare nagusian.

  • Elurrak eta izotzak istipu ugari eragin du.

    Elurrak eta izotzak istipu ugari eragin du. Argazkia: EITB

N-1 errepidea itxita egon da Arrazua-Ubarrundia parean (Araba) kamioi batek izan duen istripu baten ondorioz. Bestalde, izotza istripuak eragiten ari da EAEko eta Nafarroako errepide sare nagusian.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 07:20 aldera kamioi batek istripua izan du N-1 errepidean eta bidea erabat itxi behar izan dute. Hala ere, dagoeneko irekita dago eta normaltasuna da nagusi errepide horretan.

Errepidearen egoera txarraren ondorioz hainbat istripu izan da, eta Arrazua-Ubarrundian bertan, bi autok elkar jo dute eta errei bat itxita dute.

N-1en bertan, Iruratz Gaunan, turismo bat irauli egin da eta hiru pertsona zaurituta geratu dira. Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

Gainera, Herrera, Opakua eta Orduña mendateek itxita jarraitzen dute.

Ertzaintzak tentuz gidatzeko deia egin du, izotza istripu ugari eragiten ari baita, Araban bereziki.

Nafarroa

Hogei inguru istripu izan dira azken orduetan Nafarroako A-1, A-10 eta A-15 errepideetan, baina ez da zauritu larririk izan, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

08:15 arte gertatu diren istripuak izotzak eragin ditu, Barrancan eta Larraun-Leitzaranen bereziki.

Zortzi istripu gertatu dira A-1ean, bost A-15ean, bi Altsasun eta beste bat NA-1300 errepidean, Azpirotzen.

Ezbeharretako baten ondorioz, A-1 itxita egon da ordu laurden batez Donostiako noranzkoan, 06:15 eta 06:30 artean.

Istripu gehienak izotzak eragin ditu, euri tantonek lurra ukitu bezain laster izoztean sortzen den fenomeno berezi batek hain zuzen ere. "Izotz beltza" deitzen zaion fenomeno hori ezin da aurreikusi eta gatza botatzea ez da eraginkorra, beraz, Gobernuak tentuz gidatzeko deia egin die herritarrei.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa